Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eraikinaren beheko solairuan dauden soltokiek beren solairuko fatxadari dagozkion gastuak soilik ordaindu behar dituzte

Etxejabeen elkartean erabaki genuen beheko solairuan saltokiren bat dugunok gure solairuko fatxadari dagozkion gastuak ordainduko ditugula, eta beste fatxada guztien gastuak, gainerako etxejabeek ordainduko dituztela. Duela gutxi lotu ditugu fatxada berritzeko lanak, eta horiek hasita zeudela, ezohiko batzarra egin dugu etxejabeok, eta teilatua ere konpontzea erabaki dugu, aldamioak behin jarrita daudenez, horri probetxu ateratzeko. Aurrekontua, beraz, handitu egin da, eta hortik sortu zaizkigu desadostasunak. Saltokiek zer ordaindu behar dute, teilatuko lanei soilik dagokien zatia, edo aldamioari eta lanen zuzendaritzari dagozkionak ere ordaindu behar dituzte?

Jabetza Horizontalaren Legeak esaten du guztiek erabiltzen duten elementu bat berritzeko eta mantentzeko egin behar diren lanak (fatxada berritzea, adibidez) etxejabe guztien artean ordaintzekoak direla, eta bakoitzak dagokion portzentajea jarri behar duela. Beheko solairuko saltokien jabeak ere hor sartzen dira. Zuek, ordea, erabaki zenuten gastuak beste modu batera banatzea, eta erabaki horrek badu balioa lege ikuspuntutik, eta horri heldu beharko diozue interes gatazka hau konpontzeko, edo, bestela, beste erabaki bat hartu beharko duzue, aho batez berriz ere. Teilatuari dagozkion gastuak soilik ordaindu behar lituzkete saltokiek, hala erabaki zenutelako batzarrean. Eta ongi erabakia dago hori, guztiei egiten baitie mesede, ez soilik saltokien jabeei. Zuen arteko jarrerak hurbiltzeko, beste batzar batera dei ditzakezue etxejabe guztiak, eta bere garaian zer erabaki zenuten ikusi eta hitzez hitz esaten duena bete. Ez bazenute lortuko guztiak ados jartzea, bitartekari edo arbitraje zerbitzu batera jo dezakezue (zuen erkidegoko etxebizitza zerbitzu publikoak izango du).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du