Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Premia bereziak dituzten 140.000 ikasle daude Espainian, eta horiekin ere lanean ari da hezkuntza sistema
Haurrari kosta egiten zaio ulertzea, eta lanari eta argibideei jarraitzea.Heziketa estrategia moduan erabiltzen dira curriculum egokitzapenak; curriculuma bera doitu eta egokitzea da (programak, helburuak, edukiak, metodologia, jarduerak, ebaluazio irizpide eta prozedurak), premia jakinak dituen ikasle batentzat edo talde batentzat eskuragarriago gerta daitezen zenbait helburu eta eduki; eta ikusten bada curriculumean ageri den alderdiren bat iristea ezinezkoa dela ikaslearentzat, hori kentzeko aukera ere badago. Ikasle batzuek, curriculum eredua nabarmen moldatu ezean, nekez jarraitu ahal izaten diote ohiko irakaskuntza prozesuari (heziketa arrazoiak egon daitezke horren jatorrian, arrazoi sozial edo kulturalak, gabeziaren bat, edo ohiz kanpoko gaitasunak eduki ditzake); horientzat egiten dira curriculum egokitzapenak.

Ikasle hauen hezkuntza beharrak ez dira txikiak -ikastetxe pribatuetara doaz, garraiobide bereziak behar dituzte, ikasmaterial osagarria...-, eta familiek diru asko behar izaten dute beren seme-alaben ikasketei aurre egiteko. Horregatik, ikasle horiei zuzendutako laguntzak ematen ditu urtero Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Aurten, iaz baino diru gehiago bideratu du horretarako (% 6 gehiago), eta laguntza jaso nahi duten familien errenta muga %27 igo du laguntza horiek jende gehiagorengana hel daitezen.
2008/2009 ikasturterako, laguntza zuzenak emango dizkiete ikasleei eta familia ugariei, haien hezkuntza premia bereziak ezintasunen batek edo jarrera arazoek eragindakoak badira. Adimen gaitasun handia duten ikasleak ere lagunduko dituzte diruz, arauzko hezkuntzaren osagarri, programa espezifikoak jaso ditzaten. Laguntza hauek eska ditzakete hiru urte bete dituzten haurrek, bai ikastetxe espezifikoetan daudenek, bai hezkuntza bereziko gelaren bat duten ikastetxe arruntetan ikasten dutenek, eta bai, hezkuntza administrazioaren baimenarekin, premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten duten ikastetxe arruntetan ari direnek ere.
Espainiako Hezkuntza Ministerioak 100 euro emango dizkie baldintzak betetzen dituzten familiei, liburuak eta ikasmateriala erosteko (200 euro Batxilergoa eta Lanbide Heziketa egiten ari direnentzat), eta ikasle egoitzaren batean bizi behar dutenei, 1.760 euro arteko laguntza emango die. Matrikula eta hilabeteko kuotak ordaintzeko ere izango da dirua (845 euro arte), garraio gastuak ordaintzeko (605 euro pribatua bada, eta 302 euro, hiri garraioa bada), edo eskolako jantokia (563 euro arte), besteak beste.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
Behi haragiz egindako 6 hanburger eta oilasko haragiz egindako beste 6 eskuratu ditugu janari lasterreko kateetan, eta aztertu egin ditugu
Bizikleta kaskoak, haur eta nerabeentzako 8 aztertu ditugu
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa