Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Ezkonberri batzuek salaketa jarri zuten ezkonbidaia saldu zieten agentzien kontra, eskaini zizkieten baldintzak osorik bete ez zituztelako eta Thailandiara eta Balira egin zuten bidaia gaizki atera zelako. Jarri zieten hotelak ez zituen betetzen kontratuan ageri ziren baldintzak, eta, gainera, konponketa lanak egiten ari ziren. Ondorioz, beste hotel batera joan behar izan zuten, eta, garestiagoa zenez, haiek ordaindu behar izan zuten bien arteko aldea. Horrek eragina izan zuen, noski, beren asmoetan: diru gutxiago geratu zitzaien beste proiektu batzuetan gastatzeko, eta telefonoa eta faxa ere haiek ordaindu behar izan zuten. Agentzien ordezkariak eman zien tratua ere ez zen izan batere egokia, eta antzera portatu ziren hotel berriko langileak eta Baliko Polizia. Azken batean, dezenteko frustrazioa eragin zien bidaiak. Hori ikusita, kalte-ordaina eskatu zuten; 1.710 euro kalte materialengatik eta 5.000 euro kalte moralengatik. Epaileak partzialki onartu zuen salaketa, eta kondenatu egin zituen bidaia agentziak: 1.710 euro ordaindu beharko zituzten kalte materialengatik, eta 1.186 euro kalte moralengatik (bakoitzari). Bidaia agentziek, ordea, gora jo zuten epaiaren aurka, eta argudiatu zuten salaketa partziala zela, eta hala denean ezin dituztela kondenatu kostuak ordaintzera. Madrilgo Auzitegiak arrazoi eman zien bidaia agentziei (2007ko ekainaren 6ko epaia da), eta libre geratu ziren kostuak ordaintzetik.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa