Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ibilgailu lapurretak: Zuhur ibiltzea, ze alarma ona!

Urtetik urtera, gero eta sistema gehiago eskaintzen dituzte ibilgailu lapurretei aurre egiteko, baina halakoak saihesteko, jabeak zuhur jokatzea bezalakorik ez dago

Lapurreten abisua emateko sistemak

  • Sirena. Hori da alarmarik sinpleena eta oinarrizkoena. Era askotakoak aurki ditzakegu horiek ere: hots estandarra izaten dute ohikoenek, eta modernoagoek, polizia sirena. Berri-berrienetan, berriz, norberak jar diezaioke nahi duen hotsa.
    Prezioa: 5 euro eta 80 euro artean.
  • SMS bidezkoa. Telefonogunetik abisua bidaltzen diote erabiltzaileari sakelako telefonora, dei bat eginda edo mezu bat bidalita, eta zein alarma mota izan den adierazten diote, eta ibilgailua nola dagoen ere bai. Badira aukera sofistikatuagoak ere: autoa zein abiaduratan daramaten eta zein kaletan doan adierazten dute.
    Prezioa: Bilagailua: 130 euro eta 500 euro artean. Bilaketa zerbitzua: hilean 12 eurotik aurrera.
  • GPS bidezkoa (Kokatze Sistema Orokorra)/GSM bidezkoa (Sakelakoen Komunikazio Sistema Orokorra). Sistema honek satelite bidez aurkitzen du ibilgailua. Autoa non dagoen adierazten du zehatz-mehatz. Badira aukera gehiago eta osoagoak eskaintzen dituztenak ere: autoa piztea eragozten dutenak, autoa mugitu ezinik uzten dutenak, kolpeen aurkako sentsoreak dituztenak edo autoa altxatzearen aurkakoak.
    Prezioa. 500 euro eta 900 euro artean.

Alarma sistema erabiltzeko aholkuak

  • Alarma mota bat edo bestea aukeratu, garrantzitsuena da autoelikatzeko sistema bat eduki dezala.
  • Autoa erosteko asmoa badugu eta alarma jarri nahi badigu, saltzaileei esatea da onena, haiek jar diezaioten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du