Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

10 futbol baloi

Baloirik merkeenetakoa, ia Eurokopakoa bezain ona. Zazpik betetzen dituzte FIFAren arauak, baina bakarrak jakinarazten du

Banan-banan

PUMA Big Cat II

  • Prezioa: 13 euro
  • Kalitate orokorra: 9,4 (10etik)
  • Kalitate-prezioetan, hau da onena. IMS mailako arauak betetzen ditu, eta zirkunferentzia izan ezik (behar baino milimetro bat txikiagoa), gainerako guztia FIFAren arau zorrotzenen barruan dauka.

ADIDAS Europass Replique

  • Prezioa: 23,85 euro
  • Kalitate orokorra: 10 (10etik)
  • Hau ere aintzat hartzeko moduko aukera da, honek bakarra betetzen baititu FIFAk ezarritako kalitate araurik zorrotzenak. Zigiluan, FIFA inspected mailakoa dela dio, baina, teknikoki, FIFA approved mailakoa da (hobea). Honek du zirkunferentzia handiena.

MIKASA FT-5

  • Prezioa: 26,70 euro
  • Kalitate orokorra: 8,9 (10etik)
  • Hau ere aukera ona da, ia ez baitu urik xurgatzen. Bere pisuaren % 0,2 soilik hartzen du, eta arauak % 15 ere onartzen du. IMS kalitate arauak betetzen ditu.

DIADORA Flash NY

  • Prezioa: 20 euro
  • Kalitate orokorra: 9,4 (10etik)
  • IMS kalitate arauak betetzen ditu. Zirkunferentziak izan ezik (bi milimetro falta zaizkio), gainerako alderdi guztiek ongi betetzen dituzte FIFAk ezarritako araurik zorrotzenak. Honek du esfera itxura gehien, Astore etxekoarekin batera, eta punpa handiena ere honek egiten du, bai 20º C-tan bai 5º C-tan.

SOFTEE ML 1207

  • Prezioa: 15,80 euro
  • Kalitate orokorra: 7,7 (10etik)
  • IMS kalitate arauak betetzen ditu. Honek galtzen du presio gehien haizatu eta hiru egunetara (% 21).

ASTORE Pro field

  • Prezioa: 29,90 euro, garestiena
  • Kalitate orokorra: 9,4 (10etik)
  • IMS kalitate arauak betetzen ditu. Honek du esfera itxura gehien, Diadora etxekoarekin batera.

JOMA Pro J7.002

  • Prezioa: 27,90 euro
  • Kalitate orokorra: 9,4 (10etik)
  • IMS kalitate arauak betetzen ditu. Hau da baloirik arinena (422 g) eta presio gutxien galtzen duena, Nike etxekoarekin batera (% 7).

NIKE LFP 2007-2008

  • Prezioa: 19,96 euro
  • Kalitate orokorra: 8,6 (10etik)
  • Baloi ofizialek, bai Espainiako Ligan erabiltzen dituztenek bai FIFAk eta UEFAk antolatzen dituzten nazioarteko lehiaketetan izaten direnek, 68-70 cm arteko diametroa eduki behar dute, eta honek 67,8 cm ditu. Honek du pisu gehien (437 g), eta ur gehien xurgatzen duena ere hau da (pisuaren % 5,6). Honek galtzen du presio gutxien, Joma etxekoarekin batera.

MATT Terra RS 950

  • Prezioa: 21 euro
  • Kalitate orokorra: 8 (10etik)
  • Baloi ofizial batek behar duen baino diametro txikiagoa du (67,5 cm-koa du honek, guztietan txikiena, eta 68-70 cm-koa behar luke, ofizial izateko).

UMBRO Force X

  • Prezioa: 12,48 euro merkeena
  • Kalitate orokorra: 6 (10etik)
  • Baloi ofizial batek behar duen baino diametro txikiagoa du (67,7 cm-koa du honek, guztietan txikiena, eta 68-70 cm-koa behar luke, ofizial izateko), eta ez da behar bezain biribila (ezin du eduki % 2ko aldea baino gehiagokoa batez bestekoarekiko, eta honek % 2,2ko aldea du). Honek egiten du punpa txikiena 20º C-tan (123 cm) eta 5º C-tan (113 cm).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du