Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

10 futbol baloi

Baloirik merkeenetakoa, ia Eurokopakoa bezain ona. Zazpik betetzen dituzte FIFAren arauak, baina bakarrak jakinarazten du

Laburbilduz

  • Hamar futbol baloi aztertu ditugu, 12,48 euro (Umbro) eta 30 euro artekoak (Astore).
  • FIFAren arauek hiru maila egiten dituzte baloietan, eta horietan zehazten dute nolakoa izan behar duen baloia nazioarteko lehiaketa ofizialetan erabili ahal izateko. FIFA Approved maila dago batetik (onenak) eta, bestetik, FIFA Inspected eta IMS. Bi horiek berdinak dira teknikoki, baina FIFA Inspected zigilua jartzeko, fabrikatzaileak lizentzia ordaindu behar du.
  • Adidas etxekoak betetzen ditu FIFA Approved mailak ezartzen dituen arauak, baina FIFA Inspected zigilua du, maila txikiagokoa, alegia. Pumak eta Diadorak oso gutxi falta dute araurik zorrotzenak betetzeko (bi milimetro txikiagoa dute diametroa). Nike, Matt eta Umbro etxeko baloien neurria ez da iristen IMS mailak ezartzen duen gutxienekora. Umbrok, gainera, ez dauka behar adinako esferarik.
  • Haizatu eta hiru egunen buruan, berriz neurtzen diete presioa, eta arauak dio ez dutela galdu izan behar % 25 baino gehiago. Softeek (% 21), Mattek (% 20) eta Adidasek (% 19) eman dituzte emaitzarik txarrenak. Jomak eta Nikek, berriz, % 7 bakarrik galdu dute.
  • Biribilenak (esfera itxura gehien dutenak) Astore eta Diadora dira. Umbrok ez du araua bete (% 2,2), eta Mattek (% 2) eta Jomak (% 1,9), justu-justu.
  • Kalitate-prezioetan, Puma Big Cat II dabil ongien; merkeenetakoa da, eta FIFAk ezartzen dituen araurik zorrotzenak betetzen ditu, salbu diametroari dagokiona (behar baino milimetro bat gutxiago dauka). Adidasek ere betetzen ditu araurik zorrotzenak, eta hori ere aukera ona. Zelai busti eta lokaztuetan ibiltzeko, Mikasa etxekoa da onena, ia irazgaitza baita.

KONPARAKETAKO TAULA

Marka FIFA-INSPECTED/IMS MAILETAKO ARAUAK FIFA-APPROVED MAILAKO ARAUAK PUMA ADIDAS MIKASA
Modeloa Big Cat II Europass replique FT-5
Prezioa (eurotan) 13 23,85 26,70
Kalitatea
Pisua (g) 410-450 420-445 429,6 427 422,1
Zirkunferentzia (cm) 68-70 68-70 68,4 69,3 69,1
Esfericidad (%) 1 MAX 2 MAX 1,5 1,5 1,4 1,6
Punpa, 20º C-tan (cm) 2 115-165 135-155 141 142 133
Punpa, 5º C-tan (cm) 2 MIN 110 MIN 125 131 137 126
Urarekin (%) 3 15 10 1,9 1,6 0,2
Presio galtzea (%) 4 25 20 9 19 11
Kalitatea orokorra 9,4 10 8,9
Marka DIADORA JOMA ASTORE SOFTEE NIKE MATT UMBRO
Modeloa Flash NY Pro J7.002 Pro field ML 1207 LFP 2007-2008 Terra RS 950 Force X
Prezioa (eurotan) 20 27,90 29,90 15,80 19,96 21 12,48
Kalitatea
Pisua (g) 422,3 421,8 436,1 424,8 436,7 431,6 423,5
Zirkunferentzia (cm) 68,3 69,1 68,1 68,8 67,8 67,5 67,7
Esfericidad (%) 1 1,3 1,9 1,3 1,6 1,5 2 2,2
Punpa, 20º C-tan (cm) 2 147 142 140 128 141 143 123
Punpa, 5º C-tan (cm) 2 138 129 132 121 134 135 113
Urarekin (%)3 5,3 1,6 1,4 2,1 5,6 1,5 0,4
Presio galtzea (%) 4 9 7 17 21 7 20 12
Kalitatea orokorra 9,4 9,4 9,4 7,7 8,6 8 6

(1) Esfera. Baloiak esfera bat osatzen ote duen neurtzeko, haizatu eta 16 tokitan neurtzen zaio diametroa, batez bestekoa zein den jakiteko. Gero, diametro handieran eta txikienaren artean zein alde dagoen kalkulatzen da. Diametro handieran eta txikienaren artean zer portzentajetako aldea dagoen kalkulatzen da, batez bestekoarekiko.

(2) Bi metrotik behera botatzen dituzte baloiak, altzairuzko xafla baten gainera, eta zenbateko punpa egiten duten neurtzen da.

(3) Partida batean zenbat ur xurgatuko luketen neurtzeko proba egiten diete.

(4) Haizatu eta, hiru egunen buruan, zenbat presio duten neurtzen diete (zenbat galdu duten ikusteko).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du