Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Etxejabe elkarte batek hiru urterako kontratua sinatu zuen igogailuen mantentze-lanak egiten zituen enpresa batekin, eta, kontratua beste hiru urtez luzatuko zen bi aldeetako batek kontratua etetea erabaki ezean. Kasu horretan bukatu baino hiru hilabete lehenago jakinarazi beharra zegoen. Etxejabeek kontratua bukatu baino lehen eten zezaketen -halaxe zehazten zuen dokumentuak-, baina ordaindu egin beharko zuten kontratua bukatzeko falta ziren egunei zegokien kopurua. Etxejabeek gutuna bidali zioten enpresari, eta jakinarazi zioten kontratua eten nahi zutela. Enpresak kalte-ordaina eskatu zien, kontratuan ageri zen zigor-klausulak zehazten zuen bezala (2.252 ?). Tarragonako Auzitegiak, baina, gehiegizko jo zituen halako zigor-klausulak. Ez zitzaion bidezkoa iruditu alde batek kontratua eteteagatik, enpresak jasoko ez duen diru kopuru guztia edo ia guztia ordainaraztea. Beraz, 225 ?-ra jaitsi zuen kalte-ordaina.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa