Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitza. Erosleei emateko eguna atzeratu

Enpresa eraikitzaileak ez du bete etxebizitza emateko epea

Etxejabe talde batek enpresa eraikitzailearen aurka jo zuen, etxebizitza ez zietelako eman kontratuan ageri zen egunerako. Baina hori baino luzeagoa zen soka: empresak agiri bat sinatzera ere behartu zituen, zeinetan uko egin behar izan zioten edozein erreklamazio egiteari, eta, ordainetan, enpresa sustatzaileak bere gain hartuko zituen argi-kontagailuan pilatutako gastua eta argi-zerbitzua ezartzeak eragindako gastuak. Ez zuten begi onez ikusi hori egin beharra ?gehiegizkoa zela iruditu zitzaien, eta sinatzera behartu egin zituztela sentitu zuten-, eta kalte-ordaina eskatu zuten. Eskatu eta irabazi egin zuten epaiketa. Alacanteko Auzitegiak adierazi zuen enpresak ez zituela bete etxeak emateko epeak, eta argi utzi zuen sinarazi zieten klausula ez zela behar bezain argia eta ongi zehaztua. Eta erosleek, bolada batez, beste etxe batean bizi behar izan zutenez beraiena eskuratu arte, Auzitegiak erabaki zuen hilean 700 ?-ko kaltea egin ziela enpresak, eta, gainera, atzeratzeagatik, 9.100 ? ordaindu beharko ziela. Eta azkenik, beste 910 ?-ko kalte-ordaina ordaintzera ere behartu zuen enpresa, atzerapenak hainbat buruhauste, ezinegon eta urduritasun sortu zizkietelako etxejabeei, eta ezin izan zituztelako beren bizi-proiektuak pentsatu bezala gauzatu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du