Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagun berriak iritsi, eta guztiei dagozkien gastuak ordaintzeko sistema aldatu nahi dute

Aldi batean, guztien artean ordaindu beharreko gastuei aurre egiteko, pisu bakoitzak zeukan metro kopuruaren arabera ordaintzen genuen etxejabe bakoitzak, baina gero erabaki genuen zenbait gastu guztiok berdin ordainduko genituela; adibidez, igogailua eta eskailera. Baina, orain, bizilagun berriak iritsi dira, eta hara zer proposatu duten: etxebizitza bakoitzaren metro kopuruaren arabera ordaintzea edo, bestela, guztiok berdin ordaintzea. Legearen aldetik irtenbide onena zein den jakin nahi dugu.

Jabetza Horizontalaren legeak esaten du pisu eta lokal bakoitzaren jabetza-agiriak zehazten duela bakoitzak zer zati hartu behar duen bere gain. Baina legeak, hala ere, aukera ematen du etxejabeek beste sistema bat erabil dezaten, betiere, aho batez erabakitzen badute. Beraz, onargarria da sistema mistoa erabiltzea, eta, batetik, bakoitzak dagokion zatiaren arabera ordaintzea gauza batzuk, eta, bestetik, zenbait gastu (igogailuarena eta eskailerarena) guztiek berdin ordaintzea. Izan ere, pisuen eta lokalen artean alde handiak daudenean, ez da batere orekatua guztiek berdin ordaintzea. Horrek arazoak sortzen ditu etxejabeen artean. Zuk kontatu duzun kasuan, etxejabe zaretenok beste sistema bat ezarri nahi baduzue, egin dezakezue (aho batez erabakita, betiere), eta kuotak finkatzeko orduan, metro kopuruak ez ezik, kontuan har ditzakezue beste zenbait alderdi: etxebizitzak barrualdera edo kanpora ematen duen, non dagoen eta bakoitzak zenbat erabiliko dituen guztientzat diren zerbitzuak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du