Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Autopistak: ordaintze-bideetako 16 tarte eta 32 zerbitzugune aztertu dira: Autopista batzuetako prezioa, kilometroko, beste batzuena baino lau aldiz garestiagoa

Espainiako autopistak garbi, seguru eta... garestiak dira. Batez besteko prezioa, kilometroko, hamar zentimo da, hots, gidariak batenaz beste euro bat ordaintzen du eginiko hamar kilometroko. Halaz ere, batetik besterako aldeak handiak dira: bidesaririk garestiena (14 zentimo kilometroko) merkeena baino lau aldiz garestiagoa da (hiru zentimo kilometroko), biak ere Andaluziako autopistetan. Horrelaxe egiaztatu du CONSUMER EROSKI-k ordaintze-bideetako 16 tarte eta 32 zerbitzugunetan eginiko azterlanean. Lagin horretan sartzen da Espainian eraikitako 3.378 kilometroen %60; bertako trafikoaren batez besteko intentsitatea 25.000 ibilgailu da, eguneko, eta ezbehar-tasa apala (Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, 2007 urtean trafiko-ezbeharretan hil ziren 2.741 pertsonetatik, 150ek-%5,5-ordaintze-bideetan izan zuten istripua).

Aldizkariko teknikariek, bide-segurtasun gaietako adituekin gaia jorratu ondoren, lagun biko talde bakoitzari izendatu zitzaion ibilbidea bitan egin zuen (joan-etorrian); pertsona beitako batek autoa zeraman eta besteak gorabeherak apuntatzen zituen. Proba guztiak egun bakar edo bitan egin dira (teknikari bakoitzari agindutako ibilbideen arabera) astegunean, beti ere. Hurrengo tarteak hartu dira aztergai: Santiago-A Coruña (AP-9), Bartzelona-Valentzia (AP-2/AP-7), Bilbo-Zaragoza (A-68), Bilbo-Donostia (A-8), Bartzelona-La Jonquera (AP-7), Gasteiz-Burgos (AP-1), Madril-Estepona (AP-7), Madril-La Roda (R-4/AP-36), Alacant-Valentzia (AP-7), Madril-Arganda (R-3), Villalba-Adanero (Madril, AP-6), Santiago-Vigo (AP-9), Iruñea-Tutera (A-15), Madril-Toledo (AP-41), Madril-Guadalajara (R 2) eta Sevilla-Cadiz (AP 4). Aztertu diren alderdiak dira, batetik, edukiera handiko bide horien garbitasuna eta mantenua, hots, zoladura eta seinaleen egoera, bazterbideen garbitasuna, etc; bestetik, segurtasuna ere ikertu delarik, autopisten seinaleztapena ez ezik, erabiltzailearentzat arriskutsu gerta daitezkeen elementu guztiak ere aztertu dira hemen. Horrekin batera, zerbitzuguneen eta autopistetako sarrera eta irteeretako ordainlekuen balorazioa ere egin da.

Espainiako autopistek proba erraz ("oso ongi" kalifikazioz) gainditu dutela da ondorio nagusia. Azterturiko 16 tarteetatik hoberenak Bartzelona-Valentzia, Bartzelona-La Jonquera, Bilbo-Zaragoza, Madril-Guadalajara, Madril-La Roda, Iruñea-Tutera, Villalba-Adanero eta Gasteiz-Burgos ibilbideetan daude. Beste aldetik, ordea, AP-4 (Sevilla-Cadiz) eta AP-9 bideko (Santiago, Vigo eta A Coruña artekoan) tarteek ez dute gainditu, bertako zerbitzugune eta ordainlekuetan hautemaniko gabeziengatik.

Alderik handiena autopisten tarifen artean hauteman da: Sevilla eta Cadizen arteko AP-4 autopistan kilometroko 3 zentimo ordaintzen dira eta AP-7 (Madril-Estepona) eta AP-41 autopistetan (Madril-Toledo) kilometroko lau aldiz gehiago ordaindu behar da: 14 zentimo, hots, txosteneko batez bestekoa baino 10 zentimo garestiago. Azterturiko autopistetan hirugarren garestiena Madril-Guadalajara Radial 2 izenekoa da, garestienak diren bi horietatik zentimo bakarrera. Merkeenen artean, berriz, baina Sevilla-Cadiz autopistako tarifetatik urruti, A Coruña-Santiago (AP-9) (zazpi zentimo kilometroko), Bartzelona-La Jonquera (AP 7), Bilbo-Donostia (A 8) eta Bilbo-Zaragoza (AP 68) daude (zortzi zentimo kilometroko, hiruretan ere).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du