Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Erakunde eta enpresek deskontuak eta eskaintzak biderkatzen dituzte, adin handikoek aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten, irabazi eskasak xahutzeko beldurrik gabe
Hauxe da iraganean ezin burutu ziren hezkuntza-jarduerak berreskuratzeko garai egokia. Helduen Etengabeko Hezkuntza Zentroak, Zaharrentzako Ikasgelak, Kultur Etxeak eta udaletako Gizarte Zerbitzuetako Zentroek, bai analfabetismo egoeran dauden pertsonentzat, bai lehen ikasketak bertan behera utzi eta orain eskola-gradudun titulua erdietsi nahi dutenentzako egitarauak eskaintzen dituzte. Zaharrentzako Ikasgelak, Eskarmentuaren Ikasgelak edo Zaharren Unibertsitateak (izen asko dituzte), beren aldetik, 50 eta 85 urte bitarteko 23.000 ikasle biltzen dituzte, hiru, lau edo bost urteko iraupeneko egitarauetan, historia, zientzia, ingurugiroa, artea, geografia, literatura, filosofia, teknologia berriak, nutrizioa, hizkuntzak, ekonomia eta beste hainbat ikasgai jorratzeko. Ikastaro gehienetan, prestakuntzaren osagai modura, bisita kulturalak, foroetan esku hartzea, musika entzunaldiak, antzerki lanak, kirol jarduerak eta beste zenbait eskaintzen dira. Prezioa, berriz, hutsaren hurrena: 52 euro, ikastaroko.
Espainiako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarte Demokratikoak (milioi bat afiliatu eta 1.800 elkarte, Espainia osoan barrena hedatuak) aisialdi "produktiboa" edo, bestela esateko, boluntario-lan sozialeko, asoziazionismoa bultzatzeko eta gizartean gizakiak parte hartze handiagoa izan dezan sustatzen duten antzeko programak sostenga daitezen eskatzen du.
Boluntario-lan edo ekinaldi horiek ordaindu gabeko jardueren (enpleguak izan bailitezke), aisialdikoen (norberak aukeratzen ditu eta, obligazioen ostean, aisialdia betetzen dute) eta jarduera sozialen artean (famili girotik at) zangalatrau dabiltza.
Egun, geroz eta gehiago dira astiaren parte bat boluntario-lanetan eta esku hartze sozialean ematen duten pertsonak. Arestiko datuen arabera -2002-2003 urteetako Denbora-Erabileraren gaineko Inkestakoak (INE, 2004)- bost pertsona zaharretik batek boluntario-lanetan dihardu egunean ordubete eta 37 minutuz. Horietako asko Gurutze Gorriarekin, Cáritasekin eta gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin (CONSUMER EROSKI-ko orrian agertzen direnak eta beste hainbat) dabiltza lanean, premian dauden gizarte kolektiboei laguntza emanez. Beste pertsona batzuek "boluntario kultural" gisara dihardute, ondare historiko-artistiko espainiarreko museo, katedral, eliza, gaztelu eta bestelako espazio eta erakunde kulturalak erakutsiz. Hainbatek "hezkuntza alorreko boluntario-lanean" dihardute, adinkideei informatika, eskulangintza, hizkuntzak, dantza, aspaldiko lanbideak, gurutzegramak egiten... irakatsiz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa