Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Hiru urterako alokairu kontratua sinatu dut baina itundutakoa baino urtebete lehenago pisuz aldatu nahi nuke. Kontratua amaitu arteko errenta osoa ordaindu beharra daukat? Nolako ondorioak izango lituzke nik lehenago alde egiteak?
Errentamendu kontratuan hitzarturiko epeak errentatzailearen eta maizterraren eskubideak hartzen ditu aintzat. Dokumentu horretan xedatzen denez, errentatzailea kontratuaren iraupenarekin lotua dago eta, beraz, ezingo du bere aldetik atzera egin kontratua urratzearen ondorioak nozitu gabe, hots, kalte eta galerengatiko indemnizazioa ordaindu gabe. 1994ko Hiri Errentamenduen Legea zehatza da atal horretan: bost urtetik gorako iraupena duten alogeretan, epe hori igarotakoan maizterrak atzera egin ahal izango du, etxebizitzaren jabeari erabakia bi hilabete lehenago jakinarazten badio. Bost urtetik beherako kontratuetan, berriz, legeak egoera hori xedatzen ez duenez, izenpeturiko dokumentuaren arabera jokatu beharra dago. Horregatik, kontratua irakurrita jakingo duzu epea iritsi aurretik etxebizitza uztea zigortua dagoen edo ez. Kontratuak itundutako indemnizaziorik arautzen badu, horixe ordaindu beharko duzu giltzak entregatzean eta une horretan itzuli beharko zaizu hasieran eman zenuen fidantza, etxebizitzan jabeak konpondu beharreko kalte edo hondamenik egin ez bada. Aitzitik, egoeraz kontratuak deus xedaturik ez badu, jabeak kalte ordainak eskatu ahal izango dizkizu baina ez, nahitaez, epea iritsi arteko errenta guztiak ordaintzea. Indemnizazio bidezkoa etxebizitza aske eta okupatu gabe geratuko litzatekeen hilabeteetako errenta guztien parekoa izan liteke; bestela, berriz, jabea bidegabekeriaz aberastea izan liteke.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa