Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Lehen jaunartzea: Ezteien miniatura

25 lagunentzako ospakizunaren prezioa 1.200 eta 5.300 euro bitartean ibil daiteke, otordua, janzkera eta protagonista txikientzako oparien arabera

Nola onik irten gertakizunetik eta konparaketako taula

  • Egin ezazu bidezko aurrekontu bat, zure familiaren ahalbide ekonomikoen araberakoa, eta eutsi horri, ahal den heinean. Alferrikako gehiegikeriak eta zorpetzeak saihestuko dituzu horrela.
  • Aurreikusiriko gastuen aldamenean utzi tokitxo bat balizko ezustekoak sartzeko.
  • Ahalegin zaitez publizitatearen eta neurrigabeko kontsumismoaren atzaparretan ez erortzen, horiek geroz eta indartsuagoak baitira honelako ospakizunetan.
  • Izan kontuan ez dela sekulako antolakuntza egin behar umeari eguna gozatzeko.
  • Murriztu inbitatuen zerrenda gertukoenetara bakarrik (oturuntza baita ospakizuneko atalik garestiena) eta antola ezazu geroago haurrentzako jaialdi bat (merkeagoa, inondik ere) umearen lagunentzat. Kontuak kontu, ospakizuneko protagonistak haurrak dira.
  • Eskatu informazioa establezimendu bat baino gehiagotan, prezioak, baldintzak eta ordutegiak konparatu ahal izateko.
  • Anima ezazu haurra kaleko arropaz jantz dadin; bestela birzikla itzazu senide edo lagunen soinekoak: norberaren gustuaren arabera pertsonalizatzeko ipini ilearentzako apaingarriak (neskatoen kasuan) edo bestelako gorbata (mutikoenean).
  • Erreserba ezazu oturuntza behar bezain aurretik. Eskatu idatzizko aurrekontu eta kontratua, laguneko prezioa, oturuntza zehaztua eta eskaintzak, baldin balego, adierazita.
  • Eskatu haurrentzako otorduak umeentzat.
  • Aukeratu lorategia edo jolastokia duen jatetxe bat. Horrela, umeak jolastu ahal izango dira eta ez duzu haurrak animatzeko zerbitzurik kontratatu beharko; umeak eta helduak, bakoitza bere giroan, bazkalondo atseginaz gozatu ahal izango dira.
  • Elizak edo zeremonia eta bazkaria egin behar den aretoak argazkilaria inposatu nahi baldin badute, jakin ezazu egintza horretako argazkiak nork egingo dituen erabakiko duela zerbitzua kontratatu duen erabiltzaileak bakar-bakarrik. Bestela jardun nahi izateak Lehiaren Defentsaren Legea urratzen du, gehiegikeriazko klausula baita hori.
  • Argazkilaria hautaturik, haren zerbitzuen kalitatea eta prezioak ezagutuz gero, eman horren berri idatziz elizari eta jatetxeari.
  • Bazkaltzen ari zareten bitartean edo horren ondoren musika edo dantzarik ipintzen badizuete (jaunartze-ospakizunetan geroz eta ohikoago bihurtzen ari da), faktura garestitu egingo da, zuzen edo zeharka, SGAE erakundeak kobratzen duen kanona dela medio. Tarifa, egintzako, 112,43 euro da, mahaikideak 75 baino gutxiago direnean. Hortik aurrera bazkalkideko 0,45 euroz areagotuko da kopurua.
  • Gorde faktura guzti-guztiak (publizitateak kontratu-balioa du) eta gainerako agiriak, beharrezko balitz, gerora erreklamazioak egin ahal izateko.

KONPARAKETAKO TAULA

Lehen jaunartzearen kostua
Soinekoa / Trajea Zapatak Osagarriak Ile apaindegia Oroigarriak
Neskatxa
Gutxieneko prezioa 200 40 50 15 15
Gehieneko prezioa 800 100 150 40 250
Mutikoa
Gutxieneko prezioa 120 40 30 8 15
Gehieneko prezioa 400 100 100 20 250
Argazkiak Bideoa Oturuntza Haurren animazioa Guztira
Neskatxa
Gutxieneko prezioa 80 80 750 60 1.290
Gehieneko prezioa 250 400 3.000 300 5.290
Mutikoa
Gutxieneko prezioa 80 80 750 60 1.183
Gehieneko prezioa 250 400 3.000 300 4.820

* 25 inbitatuentzat kalkulatu dira gastuak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du