Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Lehen jaunartzea: Ezteien miniatura

25 lagunentzako ospakizunaren prezioa 1.200 eta 5.300 euro bitartean ibil daiteke, otordua, janzkera eta protagonista txikientzako oparien arabera

Opariarekin asmatzea

Oparietan ere atzematen da nolabaiteko bilakaera, orain dela bost urteko errealitatearen aldean, adibidez. Iraganeko zilarrezko koilara-sardexkak, bibliak eta jaunartzeko panpinen oraingo ordezkoak ordenagailuak, MP3ak, kamera digitalak, bizikletak edota bideo-kontsolak dira. Klasiko handiek iraun egiten dute: gertaldiaren data eta protagonistaren izena grabatuak dituzten urrezko gurutzeak, eskuturrekoak eta medailak, erlojuak edota luma eta boligrafoak osaturiko loteak, alegia.

Jaunartzearren egiten den opariaren helburua data seinalatu horren oroigarriak denboran eta haurraren gogoan luze irautea da. Kontuan izan dezagun beraiek ederki dakitela opariak jasoko dituztela, inporta zaiena ez da objektuaren prezioa, gauzak metatzea baizik. Horrenbestez, egin beharreko gastua norberaren aurrekontuaren arabera aldatzen da: 50 eurotik behera badago jaunartzeko panpinak, erlojuak, filmak, bideojokoak, liburuak eta beste hainbeste opari erostea. Nahi izanez gero, noski, opari batzuen prezioa mila eurotik aurrera ere joan daiteke baina, nolanahi ere, gurasoek inbitatuei geroz eta aukera errazagoa ezartzen diete: gonbitea egiten zaionari kontu zenbaki bat eman (ezkontzetan bezala) edo opari-zerrenda igortzea geroz eta maizago ikusten den praktika da.

Jaunartzea komuniorik gabe

Aspaldi honetan familia batzuk "komunio zibil" (ezkontza zibilekiko analogiaz) deritzoten ospakizuna lantzen hasiak dira: kontua da erlijio bidetik joatea erabaki duten umeen familien antzeko jaialdi soziala antolatzea baina, noski, honelakoetan elizatik pasatu gabe. Gutxiengoen kontua bada ere, geroz eta jende gehiago biltzen ari da elizarik eta katekesirik gabeko baina, hori bai, omendutako haurrarentzako opari, oturuntza eta janzkera bereziez apainduriko komunio zibil horien ingurura. Nola edo hala, umeari ezin zaizkio "ebatsi" behar ikaskide gehientsuenek batuko dituzten opariak edo bestaldia.

Erlijio praktika gainbehera doan Espainia horretan -Ikerkuntza Soziologikoen Zentroaren (CIS) arabera 1998 urtean espainiarren %88k bere burua katolikotzat definitzen zuen baina 2007an kopuru hori %77raino jaitsi zen- herritarrek bizitzako une garrantzitsuak ospatu nahi dituzten arren, ez nahitaez erlijioarekin loturik. Bestela esateko, komunioa bai baina jaunartzerik gabe.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du