Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Betidanik alokatua egon den ene etxebizitza batean biziko naiz aurki. Erreforma handiak egiteko asmoa daukat, hala nola gas-sistema indibiduala instalatzea. Dena den, eraikinak badauka ur bero eta kalefakzio zentrala baina niretzat gastu horiek garestiak dira, etxetik kanpo maiz egoten naizelako. Horrela egin nezake, ur bero eta kalefakzio zentraleko kuota komunitarioak ordaintzeari utzirik?
Kalefakzio-sistema zentrala denen elementu eta zerbitzu komuna denez, jabekide guztiek ordaindu behar dute eta inortxok ere ezin dezake erabaki bere burua horretatik at uztea; ordaintzeari uzteko Batzordearen aho batez harturiko onespena behar da. Kontuan izan behar da kalefakzio zentraleko zerbitzuan bi gastu sartzen direla: sistema mantendu, kontserbatu eta ordezkatzekoa eta, bestetik, kontsumoa bera. Aurrenekoa ordaintzea ezinbestekoa da denentzat, zerbitzua erabili edo ez erabili, Batzordeak aho batez erabakirik, kontrakoa onetsi ezean. Kontsumoagatiko gastuari dagokiola, bereizketa egin behar da, komunitate batzuetan kontsumoa kontagailu indibidualen arabera neurtzen baita eta bestetan, berriz, aparatu komun batekin. Eragindako pertsona horren komunitatean kontsumoa indibidualizaturik baldin badago, kontzeptu horrengatik ordaintzeari uko egin dezake. Bestela, ez ordaintzeko, Jabekideen Batzordearen aho batez harturiko onespena beharko du. Ordaintzetik salbuesteko, jabekideen hurrengo bileran eguneko ai zerrendan kontu hori sar dadin eskatu beharko lioke administratzaileari.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa