Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Txikienen zaintza: Haurtzaindegia ala kangurua?

Haurtzainen eta haurtzaindegien eskakizun soziala handituz doa etengabe. Horietako bat edo bestea aukeratzea faktore pertsonalek eta ekonomikoek baldintzatzen dute baina edonola ere kontuan izan behar direnak familiaren premiak eta umearen nolakotasunak dira

Haurtzaindegia aukeratzeko aholkuak

Erabaki zuzena hartzeko funtsezko elementuak zeure helbidetik gertu izatea, bertako instalazioak eta, batez ere, zentroko pertsonala dira.

  • Bisita itzazu zentro bat baino gehiago; galdetu antolamenduaz eta jardueraz.
  • Begira ezazu zentro bakoitza merezi duen arretaz, azter ezazu pertsonalak umeekin nolako harremana duen: nola mintzatzen diren, hitz "gogor" edo "goxoekin". Gogoan izan ume txikiak besarkaden, laztanen, maitasunaren premia duela. Azter ezazu, era berean, umeek pertsonalari nola hitz egiten dioten, gertutasun eta maitasun-frogarik ematen duten.
  • Zure haurrak berariazko hezkuntza-premiarik baldin badu, dagokion hezkuntza-administrazioak determinatzen dituen giza baliabideak eta sostengu materialak eduki behar ditu zentroak.
  • Haurtzaindegia zure helbidetik gertu dagoen oso kontuan izan behar duzu. Ibilbidea laburragoa izango da eta umeak bizi duen ingurune sozialarekin kontaktuan segituko du horrela, haurtzaindegiko lagunak auzoko lagunak izango direlako etorkizunean.
  • 0 ? 3 urte arteko umeez arduratzen diren zaintzaileek haurtzaindegian aritzeko titulua izan behar dute, gutxien-gutxienez; 3 eta 6 urteko umeak zaintzen dituztenek, berriz, Haur Hezkuntzako maisu izan behar dute.
  • Egiazta ezazu zaindari bakoitzeko zenbat ume dauden eta horrek indarreko araudia betetzen duen. Legeak dioenez, urtebete arteko umeen arduradunek gelako zortzi haur izan ditzakete gehienez ere; urtebete eta urte biren artekoenek, 13 ume; 2 eta 3 urte artekoenek, 20 ume.
  • Galde ezazu janaria haurtzaindegiak berak egiten duen; bisita ezazu sukaldea eta, ahal bada, ezagut ezazu sukaldaria. Janaria enpresa batek baldin badakar, galde ezazu otorduak nork aukeratzen dituen.
  • Galde ezazu etapa honetan berebiziko garrantzia duen atsedenaldia nola duten antolatua, zaintzaz zenbat hezitzaile arduratzen diren eta zer egiten duten ume batek lo egin nahi ez duenean edo behar baino lehenago esnatzen denean.
  • Aukeratu haurtzaindegi on bat, umeak "begiratu" soilik egingo ez duena, umea giro goxoan garatzeko oinarri egokiaz jantziriko profesionalez osatutakoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du