Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Zaharren zaintzaileen %80 kontraturik gabe ari dira lanean eta ez daude lanbidean behar bezala jantzirik
Espainiako Gobernuak 2008an 900 milioi euro bideratuko ditu Mendekotasunaren Legea aplika dadin; diru-kopuru hori 2007koa baino %118 gehiago da, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan agertzen den bezala.
2007an (legea iaz aplikatu zen estreinakoz), mendekotasun handia nozitzen zuten pertsona guztiak legezko onuradunak izan ziren. 2008tik aurrera eskubide unibertsal hori 2. mailako mendekotasun larria nozitzen dutenengana ere hedatuko da. Egoera horretan dauden herritarrek tele-artapena eta etxez etxeko laguntza jasoko dituzte, besteak beste. Zerbitzu horien eta bestelakoen eskaintza publikorik ez izatekotan, baliteke aipatu mendekotasun horiek nozitzen dituzten pertsonek ordezko prestazio ekonomikoak jasotzea.
| Mendekotasun handia | Mendekotasun larria | |
|---|---|---|
| 2. maila | 811,98 euro | 450 euro |
| 1. maila | 608,98 euro | - |
| Mendekotasun handia | Mendekotasun larria | |
|---|---|---|
| 2. maila | 506,96* euro | 328,36* euro |
| 1. maila | 405,99* euro | - |
*Diru-kopuru horiei 153,93 euro erantsi behar zaizkie; hori da Estatu espainiarrak bere egiten duena, Gizarte Segurantza eta Prestakuntzarako eginiko kotizazio modura.
Horretarako familia eta gainerako alorretako baldintza egokiak betetzen direnean eta salbuespen gisa, onuradunak aukeratu ahal izango du bere famili ingurunean artatua izatea; horrelakoetan, zaintzaileak konpentsazioa dirutan jasoko du. Laguntza hori jaso ahal izateko, zaintzaileak Gizarte Segurantzan alta eman beharko du.
| Enpresa espezializatuak | Partikularrak | Erakunde ofizialak (Udal, diputazio, etab.) |
|---|---|---|
| 10 - 14 euro orduko | 7 - 10 euro orduko | 0 - 13 euro orduko Elkarbizitza-unitatearen "per capita" errentaren arabera |
| EMATEN DIREN ZERBITZUAK | ||
| ||
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa