Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Zaharren zaintzaileen %80 kontraturik gabe ari dira lanean eta ez daude lanbidean behar bezala jantzirik
"Inon baino hobeto, etxean": horra hor zahar askoren lema. Horixe egia bihurtzen ahalegintzen dira etxez etxeko laguntza eta tele-artapen zerbitzuak. Adituak bat datoz: zaharra egoitza batean sartzeak sustraigabetze emozional latza ondoriozta dezakeenez, betiko etxebizitza utz ez dezan (edo bertan ahalik eta luzaroen bizi dadin) komeni izaten da. Betiko habian zahartu nahi dute gure aitona-amonek, betidanik inguruan izan dituzten pertsona eta gauzekin.
Pertsona zaharrez arduratu dena senide bat izan da tradizioz, emakumea gehienbat. Orain, etxetik kanpoko lanean sartu denez, panorama bestelakoa da eta horrek errealitatea aldarazi du: zahar asko egun osoan kasik bakarrik daude beren etxean edo bakardadean bizi dira: kezka-iturri da hori, bai zaharrarentzat, bai ahaideentzat ere. Zaharrak ondo bizi daitezen arduratze horrek esan nahi du familiak edo beste norbaitek planifikatu eta giza baliabideez gainera, bitarteko sozial, ekonomiko eta afektibo asko ere dantzan jarri behar direla.
Espainian 1.700.000 pertsona zahar mendeko omen daude: horietatik milioi batek laguntzaren premia dute, astean behin gutxienez; milioi erdiak egunero eta laurdenak inguru egunean hiru orduz, bederen. Espainiako Edad y Vida Institutuak egin duen "Zaharrek non eta nola bizi nahi duten" ikerlanaren arabera, 55 urtetik gorakoen %78k, mendekotasunik nozitzekotan, ohiko etxebizitzan etxez etxeko artapen-zerbitzuak jasotzea nahiago luke. Hori dela eta, etxez etxeko zerbitzuek autonomiarik galdu duen pertsona laguntzen ahalegintzen dira, bai osasun alorretik, baita galdutako gaitasun edo premiak aldatzeko ere. Ematen diren zerbitzuak arlo eta era guztietakoak dira: higiene pertsonala egiteko laguntza, mugitzeko eta elikatzekoa, etxea garbitzekoa, janaria prestatzekoa, etxetik kanpo gestioak egiteko artapena, laguntza, etc. Ordutegi eta egutegiak ere, neurri-neurrirakoak: astean pare bat orduz, gutxienez eta, behar izanez gero, egunero 24 orduz. Prezioak ere aldatzen dira baina zerbitzu horren balio behinena, beharra duenari ematen zaion laguntza pertsonal, psikologiko eta sozio-sanitarioa da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa