Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aire-gozagarri elektriko eta piladunak: Aire-gozagarriak, perfume prezioan

Etxean aire-gozagarri elektrikoa gau eta egun funtzionatzen edukitzea egiazko luxua izan daiteke: laginen erdien urteko kostua 70 eurotik gora dabil

Laburbilduz

  • Laborategian lau aire-gozagarri elektriko eta hiru piladun aztertu dira.
  • Urtebetean potentzia handienean erabiltzearen prezioa (hasierako ekipoa gehi denbora horretarako behar diren ordezko kargak) 86,30 eurotik (Oust Frescor Verde) 10,60 eurora (Brise Soplo Pétalos Exóticos) doa.
  • Gehien irauten duen aire-gozagarria Brise Soplo da: 141 egun; ordezko karga maizen aldatzea eskatzen dutenak, berriz, Ambi Pur Puresse piladuna (18 egun), Oust frescor verde elektrikoa (17 egun) eta Brise Vainilla eta Magnolia elektrikoa (16 egun) dira. Intentsitate apalago batean baliatzen badira, jakina, iraupena luzatu egingo da.
  • Markak eta etiketak zuzen daude; zazpiak seguruak dira, egin zaizkien segurtasun-proba ugariek frogatu dutenez: gaizki erabiltzearren sutan hasteko arriskurik ez dago. Beste aldetik, lagin bakar batez ez du emititzen konposatu toxiko edo kantzerigenorik.
  • Argindar gutxi-gutxi kontsumitzen duten arren, batetik besterako aldeak nabarmenak dira: elektrikoek, 2,4 wattetik (Oust) 0,5 watteraino (Air Wick White Bouquet); pilaz dabiltzanek, berriz, 3,2 wattetik (Air Wick Fresh Matic Lavanda) 0,1 watteraino (Ambi Pur Puresse).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Brise Soplo Pétalos exóticos elektrikoak ematen du: urtebetez erabili ondoren bera da denetan merkeena (10,60 euro) eta, gainera, gehien irauten duen ekipoa da (lau hilabete eta erdi baino gehiago).

KONPARAKETAKO TAULA

Marka Izendapena Brise Soplo Pétalos exóticos Ambi Pur Elegance Air Wick White Bouquet Brise Vainilla y Magnolia
Funtzionatzeko sistema Pilak Elektrikoa Elektrikoa Elektrikoa
Prezioa (euroak ekipoko, gehi ordezko karga bat) 4,30 5,64 5,82 5,65
Prezioa (euroak ordezko bakoitzeko) 3,94 3,42 3,53 3,68
Prezioa (euroak urtean) 1 10,60 41,20 63,60 85,90
Iraupena (etiketaren arabera) 56 egun 2. posizioan 75 egun, Egunean 12 orduz baliatzen bada 2. posizioan 75 egun, Egunean 12 orduz baliatzen bada 1. posizioan Aste batzuetako freskotasuna
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Egiazko iraupena 2(egunak, guztira) 141 32 21 16
Potentzia (W) 1,7 1,5 0,5 2
Osasunarentzat kaltegarri diren substantzien presentzia 3 Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
Adierazi gabeko alergenoen presentzia Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
Segurtasuna
Likidoaren suharberatasuna Egokia Egokia Egokia Egokia
Erorikoen saiakerak Egokia Egokia Egokia Egokia
Inpaktuaren aurreko erresistentzia Egokia Egokia Egokia Egokia
Suaren kontrako erresistentzia Egokia Egokia Egokia Egokia
Talka dielektrikoa Egokia Egokia Egokia Egokia
Pilen ontziko ixtea Egokia - - -
Marka Izendapena Oust Frescor Verde Air Wick Fresh Matic Lavanda Ambi Pur Puresse
Funtzionatzeko sistema Elektrikoa Pilak Pilak
Prezioa (euroak ekipoko, gehi ordezko karga bat) 5,65 8,54 7
Prezioa (euroak ordezko bakoitzeko) 3,94 3,98 4
Prezioa (euroak urtean) 1 86,30 73,70 84
Iraupena (etiketaren arabera) Ez du adierazten 60 egun, 36 minutuko tarteetan 2.900 lainoztatze
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen
Egiazko iraupena 2(egunak, guztira) 17 21 18
Potentzia (W) 2,4 3,2 0,1
Osasunarentzat kaltegarri diren substantzien presentzia 3 Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
Adierazi gabeko alergenoen presentzia Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
Segurtasuna
Likidoaren suharberatasuna Egokia Egokia Egokia
Erorikoen saiakerak Egokia Egokia Egokia
Inpaktuaren aurreko erresistentzia Egokia Egokia Egokia
Suaren kontrako erresistentzia Egokia Egokia Egokia
Talka dielektrikoa Egokia Egokia Egokia
Pilen ontziko ixtea - Egokia Egokia

(1) Prezioa (euroak urtean): aire-gozagarria gehi beharrezkoak diren ordezko kargak urtebetean baliatzea kostatzen dena

(2) Iraupena: dispositiboen edukiera handienarekin eginiko proba.

(3) Osasunarentzat kaltegarri diren substantziak: MTBE, MEK, MIBK, etilo-azetato, isobutanol, bentzeno, butanol, tolueno, butilo-azetato, etilbentzeno, xilenoen eta butoxietanolen presentzia bilatu dugu. Horiek denek konposatu organiko lurrunkorrak dauzkate eta, airean dabiltzan kontzentrazioaren arabera, gelako konfort-egoera aldarazi egin dezakete eta, areago, kopuru handiagotan, berak inhalatzen dituzten pertsonentzat toxiko edo kantzerigeno bihur daitezke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du