Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Etorkizun hobe baten bila beste hainbat herrialdetatik datozenek aurrean dituzten zailtasunak arintzen lagun dezake gizarte osoak ere
Familia birbiltzeko baimena eskuratzea izango da egoiliar txartela eskuan daukan immigranteak seme-alabak eta lehen graduko ahaideak Espainiara berarekin ekartzeko aukera emango diona. Familiaren birbiltzea eskatu ahal dezakete Espainian urtebetez legez bizi izan direnek, baldin eta bertan beste urtebetez, gutxienez, bizitzeko baimena lortu badute.
Hurrengo ahaideak dira birbiltzeko modukoak:
Familia birbiltzea, elkartu nahi diren ahaideentzako behin-behineko bizileku-baimenaren agiri ofiziala (atzerritarren bulegoetan eta Poliziaren komisarietan ez ezik, Interneteko (http://extranjeros.mtas.es/, http://www.mtas.es/, http://www.mir.es/ eta http://www.map.es/ webguneetan eskura daitekeena) aurkeztuz eskatu behar da.
Espainiako Konstituzioaren I. Tituluan agertzen diren eskubide eta askatasun guztiak zor zaizkie, nazioarteko itunetan, Estranjeriaren gaineko Lege Organikoan eta bera garatzeko arauetan xedaturiko terminoetan, espainiarren baldintza berberetan.
Etorki edo jatorriko herrialdeko aginteak eginik, bere nortasuna edota Espainian duen egoera egiaztatzen duen dokumentazioa edukitzeko eskubide eta betebeharra. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa