Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Immigrazioa, denon kontua

Etorkizun hobe baten bila beste hainbat herrialdetatik datozenek aurrean dituzten zailtasunak arintzen lagun dezake gizarte osoak ere

Irakaskuntza

Immigrazioaren eragileetako bat "egoera ekonomikoa hobetzeko asmoarekin batera", seme-alabentzat etorkizun hobea lortzeko aukera da. Espainiako legerian berariaz xedatua dago jatorri guztietako haur eta gazte denek eskola-sisteman integratu behar dutela 16 urteak bete arte. Guraso etorkinek seme-alabak gertueneko eskolan inskribatu baizik ez dute, hortaz.

Immigrazioaren Behatoki Iraunkorrak egin eta espainieraz argitaratu zuen "Heldu bilakatzen diren etorkinen seme-alabak: marokkoar, dominikar, perutarrak") izeneko estreinako azterlanak topikoa birrindu zuen: Espainian finkaturiko etorkinen seme-alabek (berauetako asko, espainiarrak jaiotzez) ez dituzte behar baino lehenago ikasketak bertan behera uzten: horien eskolaratze-tasa (16 eta 25 urte bitartekoez ari gara) espainiarrenaren antzekoa izateaz gainera, lautik batek ikasten segitzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitutakoan ere: horien %14,7 Goi Batxilergoa egiten ari da eta %8 Unibertsitatera doa.

Goi mailako hezkuntzan, atzerriko titulua homologatzea dute etorkin askok arazo larrietako bat: hamaika eragozpen eta traba burokratiko gainditu behar izaten dituzte, beraien formazioa lurralde nazional espainiar osoan baliozkoa den titulu espainiar ofizial baten baliokidetzat har dakien. Tituluak, homologatuko badira, ofizialak eta "herrialdean herrialdeko ordenamendu juridikoaren arabera" horretarako eskudun diren aginteek emanikoak izan behar dute.

Nola kolaboratu?

  • Guraso, osaba-izeba do aitona-amonen integratzeko lana errespetu, tolerantzia eta bizikidetza-balioen sustapenean hasten da, etorkinen seme-alabak ere ikaskide normaltzat ikus ditzaten. Predikua ematearekin batera arras gizabidezkoa da eredugarri jokatzea, ikastetxe bereko gainerako gurasoekin harremanetan sartuz, adibidez.
  • Familia zigortuen "tartean, immigranteen" umeen eskola-materiala erosten eta, areago, beharrezkoa balitz, matrikula ordaintzen ere laguntzen dute Espainiako guraso-elkarte bat baino gehiagok.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du