Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Immigrazioa, denon kontua

Etorkizun hobe baten bila beste hainbat herrialdetatik datozenek aurrean dituzten zailtasunak arintzen lagun dezake gizarte osoak ere

Osasun-laguntza

Herrialde berrira iritsi diren immigrante gehientsuenek ez dakite osasun-laguntza zerbitzuak nola funtzionatzen duen, etorkin bakoitzak izan dezakeen estaldura-mota norberaren egoeraren arabera aldatzen baita. Erregularrek gainerako hiritarren eskubide berberak dituzte baina era irregularrean (udalerrien batean erroldatu gabe, alegia) direnei larrialdiko osasun-laguntza jasotzeko eskubidea bakarrik zor zaie, hots, istripu eta gaixotasun larrien artapena, senda-agiria jaso arte. Beraz, aukera bat erroldaturik egotea da: egokiera horretan denari osasun-laguntza gainerako herritarren baldintza berberetan jasotzeko eskubidea zor zaio: istripu eta gaixotasun larrien artapenaz gainera, lehen mailako arreta eta espezialistak, erditzeak eta erditze-ostekoak estaltzen dizkio gizarte segurantzak. Adin txikikoak eta emakume haurdunak, nolanahi ere, zeinahi egoera juridikotan daudela, osasun-laguntza osorik hartzeko eskubidedun dira.

Osasun-laguntza eskatzeko, bizileku duen herriko Lehen Mailako Arreta Zentrora jo behar du eskatzaileak, erroldan alta emanik dagoela egiaztatzen duen agiria eta identifikazio-dokumentu bat eskuan. Bertan, Osasun-Sistema Nazionaleko erabiltzaile dela ziurtatuko duen osasun-txartela entregatuko zaio.

Nola kolaboratu?

  • Laguntzen hasteko, ez dira topiko zaharrak erabili behar, hala nola "etorkinek espainiarren osasun-aurrekontua xahutzen digute" edo "eskubide gabeko jende horri doan ematen zaio osasun-laguntza". Etorkinen osasun-laguntzak eraginiko gastua immigranteek Espainiari "bai derrigorrezko kotizazio sozialen eta zergen bitartez, bai aberastasunaren sorreran duten partaidetza bidez" ekartzen dioten irabazien munta baino txikiagoa da.
  • Osasun-laguntzaren zerbitzuak nola funtzionatzen duen ez jakitearren, kasu askotan ezin dira eskura dituzten osasun-zerbitzuez baliatu.
  • Une latzetan "larrialdiko ebakuntza, diagnostiko txar bat, ahaideren baten heriotza" elkartasuna adieraztea garrantzi handiko kontua da. Erizainak dioena kostata ulertzen duen atzerriko norbait ospitaleko aldameneko ohean edukitzeari muzin egiteak ez dio askorik lagunduko eriondotik suspertzen.
  • Geroz eta ohikoago bilakatzen ari da: ama eta ume jaio berrien inguruko harrabots, bonboi eta lore-sortak ospitaleko gelako parte batean eta, bestean, emakume etorkina bakar-bakarrik edo bere bikotekidearekin, mutu, baliabide askorik gabe. Zutitu nahi den amari laguntza eskaintzeak, irriño batez begiratzeak eta antzekoek haren egoera fisikoa hobetuko du eta gainera "traban ez dagoela" ulertzea erraztuko dio. Psikologoen iritziz, horixe da amaren bizitzan arrasto sakona utziko duen egokieretako bat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du