Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Etorkizun hobe baten bila beste hainbat herrialdetatik datozenek aurrean dituzten zailtasunak arintzen lagun dezake gizarte osoak ere
Okerrena pasea dugu! Espainiara iristen diren etorkinen artean biziko ohikoa den esakune horrek ez du ia zerikusirik errealitatearekin. Zailtasunak ez dira amaitu, aldatu baizik. "Kokaturik" daudela, etorkizun hobe baten bila Espainiara doazen pertsonen (3,7 milioitik gora doaz, hots, populazioaren %8,4) arazo larrienak lau dira: etxebizitza, lana, osasun-txartela eskuratzea, seme-alabak eskolaratzea eta familiaren birbiltzea aintzat hartua izan dadila lortzea.
Ohiko eragozpen orokorrei (pisuak erosteko zein alogerean hartzeko prezio garestiak, amaierarik gabeko hipotekak eta interes altuak) beste bat erantsi behar zaie, batzuetan: higiezin horien jabeen mesfidantza edo erabateko arbuioa eta pisuen merkatuaz informazio egokia jasotzeko oztopoak, bertako hizkuntzan aritzeko zailtasunengatik, batez ere. Egoitza finko egonkorra edukitzea oinarrizko betebeharrekoa da herrialde berrian etorkinek bideari ekingo badiote. Kontuan izan dezagun, ikuspegi juridikotik ere, ezinbesteko elementua dela hori zuzenbidezko estatuaren bermeak eskuratu ahal izateko.
Lojamendua bilatzeko premiak larriturik, etorkin askok sekulako dirutza ordaindu behar izaten dute maiz auzategi marjinaletan dagoen eta osasun-baldintza minimoak ere betetzen ez dituen bizileku ziztrin batengatik. Halaz ere, Bartzelonako Unibertsitateak eginiko azterlan baten arabera, lau etorkinetik batek etxea dauka Espainian eta, areago, bertan etxebizitza erosteko formalizatzen diren maileguen %33ren titularrak atzerritarrak dira, Latinoamerikatik iritsitako pertsonak, gehienbat.
Etxe-jabeen mesfidantza eta erreparoak sortarazten dituzte etxebizitzaren okerreko erabilerak eta endekatzeak, auzoekiko arazoek, higiezinaren balio-galtzeak (eskualde hori inoiz "etorkinen auzo"tzat joko ote den beldurra) eta antzekoek. Arazo hori bi eratan, batik bat, agertzen da errealitatean: ezagutzen ez diren etorkinei pisua alokatzeari uko egitea edo, bestela, etxebizitza alogerean utzi bai, baina prezioari arriskuak konpentsatuko dituen "estra" bat aplikaturik, hainbat formulaz baliatuz: prezioa biztanleko jartzea, kobrantza egiteko epeak ohi ez bezala zatikatzea, etc.
Horrelako iritzi eta jarrerak uxatzeko lehen urratsa ez jeneralizatzean eta, ahal den neurrian, laguntzean datza. Hona hemen formula zenbait:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa