Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Internautaren izaera digitalaren irudikapen grafikoari, orokorki, abatar deritzo Sarean. Hortaz, mezularitzako bezeroaren posta elektronikoko helbidea edo, ordenagailuaren bitartez, ahotsez mintzatzeko bere zerbitzuan duen apodoa aurpegiz hornituko duen argazkia edo marrazkia jartzeko aukera ematen dute hamaikatxo zerbitzuk. Beren burua ordezkatuko duen marrazki edo binetaren alde egiten dutenentzat irudia egiten laguntzen duten programak ere diseinatu dira eta, gainera, gorde eta hurrengoetan ere baliatzeko aukera ematen dute.
South Park Studio:
Stortroopers:
DRM eta kanon digitala, bateraezinak ote?
Rogelio Bernal 1989an Estatu Batuetara joan zen ingelesez ikastera eta ez zen berriro itzuli Espainiara bizitzera. Aukeren herrialdean, egun bizi dugun iraultza teknologikoaren lekuko eta protagonista izan da: lehendabizi, Netscape-n eta ondoren eBay- programatzaile gisa. Silicon Valley legendazko hartan zeuden bi enpresa horiek arrakasta eskuratu zutenean Bernalek alde egin zuen, beste erronka batzuen bila. Horrela sortu zituen eListas, eGrupos eta, azkenean, coRank enpresak: sozialki moderatuak diren albisteen kudeaketa-zerbitzu hau espainieradunen merkatuan ipini berri du eta arrakasta bereganatzeko aukera handia omen du. Gune horiek guztiek ezaugarri orokor bat dute: sare horietan internautek beren nortasun digitala garatzen dute eta beraien artean dihardute harremanetan. Bernalek, bere ikuspegi pribilegiatutik dioenez, "hedabideek aldaketei buru egiten badiete, jokoz kanpo amaituko dute".
John Hall (Sarean, "Maddog" ezizenez ezaguna) ingeniari eta programatzailea software askearen eremuan pertsonaiarik nabarmenenetako bat izateaz gainera, horren hedakuntzan aktibista historikoa da. Berak zuzentzen duen irabazteko asmorik gabeko Linux International erakundetik era guztietako makina eta dispositiboetan pinguinoaren sistema operatiboa erabil dadin sustatzen du. Mundu zabalean mutur batetik bestera doa etengabe Hall Linux eta bere distribuzioak erabiltzeak dakartzan abantailak azaltzeko (Microsotf konpainiako Windows sistema operatiboa baliatu ordez). Datuak, zinez, berak eskuratutako arrakastaren lekuko dira: "Gu hasi ginenean Linux milaka batzuek baizik ez zuten erabiltzen; orain, berriz, milioi asko dira".
Carlos Moreira-k erakusten dituen ezaugarrietatik harrigarriena bere azentu suitzar peto-petoak kutsaturiko espainiera arin eta ia perfektua da. Moreira Cadizen jaio bazen ere, gazterik joan zen Suitzara, ostalaritza ikastera. Bertan zela, diplomaziak (Nazio Batuetan) eta teknologiak gehiago tiratu zioten. Beraz, NBE-tik igaro ondoren eta bertan oin harturik, Wisekey proiektua asmatu zuen Moreirak: hasieran, gobernuek web orri seguruak izan zitzaten aukera bat bazen ere, horri esker Microsoft-eko lehentasunezko bazkide bilakatu da, Windows Vista sistema operatiboaren erabiltzaileen konfidentzialtasun atalean: "Honetara ezkero gutaz gehiegi daki Google-k", ohartarazi du.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa