Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Angula-suzedaneoak, fresko eta izoztuak: Merkeenak, garestienak bezain onak

"Gula" deritzogun hori aurrez prestaturiko jakiaren lehengaia arrain zuriaren mami txikitua da, gehigarri batzuk erantsita

Sei angula suzedaneo, banan-banan

Pescanova

  • Ultraizoztuak; 8,75 euro kiloko: denetan merkeenak.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • 200 gramoko ontzia, 100na gramoko anoa bitan bereizita. Gantz (%13) eta gatz (%2,7) gehien dauzkatenen artekoak. Baliaturiko arraina: bakalada.
  • Dastatze proban, 7,2 puntuz, gehien gustatu direnak dira; aldekoak:"zapore sakona" eta "murtxikatzeko erraztasuna"; kontrakoak: "gantzatsu gertatzen dira".

Nakulas

  • Ultraizoztuak; 14,95 euro kiloko.
  • Aukera polita, honakoa ere: dastatzen proban ongi geratu ez diren arren, merkeak dira eta, ikuspegi nutrizionaletik, hoberenak
  • 200 gramoko ontzia. Gantz (%4,7) eta kaloria (115 kaloria 100 gramoko) gutxien dauzkatenen artekoak. Gatz (%1,6: beraz, proportzio hau ere ez da hutsaren hurrena) gutxienekoak. Ez dauka glutamato monosodikoa (zaporea areagotzen duen gehigarria). Baliaturiko arraina: Alaskako abadira.
  • Dastatze proban, 4,4 puntuz, gutxien gustatu direnen artekoa; aldekoak:"zaporea", "itxura" eta "zukutsutasuna"; kontrakoak: "gogorrak", "gezak" eta kolore desegokia.

La Gula del Norte

  • Freskoak; 26,33 euro kiloko, denetan garestienak.
  • 200 gramoko ontzia. Gatz (%2,7) gehien daukatenen artekoak. Baliaturiko arraina: Alaskako abadira.
  • Dastatze proban, 6,6 puntuz, gehien gustatu direnen artekoak; aldekoak: "itxura" eta "zaporea"; kontrakoak: "gaziak", "txikiak" eta "murtxikatzean ematen duten sentsazioa".

Nakulas

  • Freskoak; 16,25 euro kiloko.
  • 200 gramoko ontzia. Gantz (%4,3) eta kaloria (110 kaloria 100 gramoko) gutxien dauzkatenak. Beste lagin asko baino gatz (%1,7: beraz, proportzio hau ere ez da hutsaren hurrena) gutxiago dute. Ez daukate glutamato monosodikoa (zaporea areagotzen duen gehigarria). Baliaturiko arraina: Alaskako abadira.
  • Dastatze proban, 4,9 puntuz, gutxien gustatu direnak; produktua murtxikatzean eragiten duen sentsazioa ez da gustatu

Pescanova

  • Freskoak, 17,25 euro kiloko
  • 200 gramoko ontzia, 100na gramoko anoa bitan bereizita. Gantz (%13) gehien daukatenen artekoak. Baliaturiko arraina: bakalada.
  • Dastatze proban, 6,1 puntu; aldekoak: "itxura" eta "murtxikatzeko sentsazioa"; kontrakoa: "gaziak".

La Gula del Norte

  • Ultraizoztuak, 22,08 euro kiloko: izoztuetan garestienak eta azterketa osoko bigarren garestienak (Gula del Norte freskoen ondotik).
  • 400 gramoko ontzia. Gatz gehien daukatenen artekoak (%2,7). Erabilitako arraina: Alaskako abadira.
  • Dastatze proban, 5,9 puntuz, gutxien gustatu direnen artekoa; aldekoak: "zapore suabea" eta "zukutsuak"; kontrakoak: "gaziak" eta "gantzatsuak".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du