Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hagin-polizak: Hortz osasuntsuak frankizia eta guzti

Dentista konbentzionalen tarifen aldean, hortz-aseguruek %40 edo %50eko aurrezkia eragin dezakete

Ahoa pixkanaka gure osasunaren ardi gaitzetsia uzten ari zaio. Hortzeria osasuntsua eta, estetikoki, perfektua edukitzeko kezka ari da herritarren artean garrantzia hartzen. Nolanahi ere, alderdi honetan Europako beste herrialde batzuekin dauden aldeak nabarmenak dira oraino. Arrazoiak era askotakoak dira: irribarrea kontu estetiko hutsa ez izateaz jabetzea, mina nozitzeko beldurra, hortz-zerbitzuen garestia...Osasun-zerbitzuak doan hartzen ohitua dagoen pertsonarentzat ordaindu -asko ordaindu- behar izateak erabateko eragina odontologia kontsulta behin eta berriro geroratzean. Aseguru konpainia batzuek eskaintzen dituzten hortz-polizek gastu hori dezente arintzen dute eta era guztietako diagnostiko-probak eta prebentziozko tratamenduak egiteko aukera ematen diote interesatuari, tamaina egokiko prezioa ordainduz.

Komertzializatzen dituzten hortz-produktu denak, praktikan, hileko edo urteko kuotaz gainera, beharrezkoak diren interbentzioetan kasuan kasuko prezioa (aseguru konpainiek "frankizia" deritzotena) ordaintzean oinarritzen dira eta bi eratara kontrata daitezke: berariazko polizatzat edo "opari modura", osasun-artapeneko estaldura kontratatzen denean. Lehen kasuan, hileko kuota 5 eurotik 10,81 eurora doa. Osasun-aseguru orokorraren osagarria denean "opari" horren prezioa 7,21 eurotik (hileko eta laguneko) izan daiteke, osasun-asegurua ordaindu ondoren.

Diru-kopuru horren truk erauzketak, garbiketak, kontsultak eta azterketak eskaintzen dituzte eta, gainera, frankiziapeko tratamenduetan %50erainoko aurrezkia, merkatuko batez besteko prezioarekiko. Estaltzen duten arriskuaren ezaugarriengatik eta osasun-aseguru orokorrek ez bezala, hortz-aseguruek ez dute sexuen arteko bereizketarik ezartzen tarifak aplikatzean, ez dute gabealdirik ezartzen, adin handiko asegurudunak ez dituzte "zigortzen" kuota astunagoak ezarriz, non eta berariazko poliza gisa kontratatzen diren. Bezeroei aseguru konpainia batzuek (Oral Prima, Adeslas, Asisa eta Mapfre) kobratzen dieten tarifan eragina duen aldaki bakarra bizilekua da. Konpainia guztiek doako polizak eskaintzen dituzte 5 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei, baldin eta heldu batek kontratua egiten badu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du