Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Uda partean bela, surf edota windsurfek biltzen duten arrakastak ez ditu oinarrizko segurtasun eta jendetasun arauak alboratu behar
Belan, surfean edota windsurfean ikasi eta praktikatzea ariketa erakargarria denez, Espainian milaka pertsona baliatzen dira oporraldiaz kirol nautiko horietan aritzeko. Egun hauetako eskaeraren biderkatzeak segurtasun eta jendetasun arauen betetze graduan eragina izan dezake: izan ere, arau horiek eskuarki alboratu egiten dira, aipaturiko kirolak sasoian soilik eta profesionaltasun izaeratik at praktikatzen direlako. Horietan hasteko, oro har, baldintza gutxi bete behar dira, hara: ikasteko hamar egun libre hartu, eskola federatu batekin kontaktatu, bihotz eta arnasketa alorreko arazorik ez izan eta 250 euro inguru gastatzeko pronto egotea. Horretara iristeko erraztasun horren ondorioak nahi baino maizago agertzen dira, kirolariak arau jakin batzuk betetzeaz ahantzi egiten direlako; erregela horietakoren bat idatzizkoak dira, beste zenbait adierazi gabekoak, baina denen helburua kirolariaren eta bere ondoko lagunen arriskua saihestea da.
Surfa ez da kirol erraza, oinarrizko ezagutza hogei bat ordu edo eskolatan ikas daitekeen arren. Eskola horiek hartzeko gutxienez 12 urte izatea, igerian jakitea, egoera fisiko hobezinean dagoela egiaztatzen duen osasun agiria (azterketa famili sendagileak egiten du) aurkeztea eta 250 euro ordaintzea da kontua. Prezioaren barruan dago ekipoaren alogera ere. Kirol honek badu abantaila nabarmen bat: praktikatu ahal izateko lizentziatzea ahalbidetuko lukeen ezagutza teknikoez azterketa egin eta gainditzeko obligaziorik ez dago. Desabantaila, aitzitik, bistan da: trebezia eta inplikazio pertsonal handia behar da surfean egiteko eta, gainera, federazioko asegurua eduki behar da.
Surfari onaren arauak:

Kirol honek ere izugarri egin du aurrera, teknologia alorrean batik bat: bertan baliatzen diren abangoardiako materialek, ohola eta bela kirolariari zehazki egokitzea ahalbidetzen dute. Maila polit bat hartzeko oinarrizko hastapen ikastaro pare bat eta jarraipeneko beste bi hartzea aholkatzen dute adituek: eskolek, egunean bi ordukoak, bi aste iraun dezakete. Prezioa 300 eurotik gora doa eta bertan ekipoaren alogera sartzen da. Horiei esker eta beti ere oreka mantenduz, bela altxatzeko eta nabigatzeko posizioa menderatzea ez ezik, aparailua muntatzen eta desmuntatzen ikastea, nabigazio alorreko oinarrizko kontzeptuak ondo ezagutzea eta beste hainbat aurrerapen lortuko ditu hasberriak.
Windsurfariak ere ezagutu behar ditu bere arauak, horra:
Hasberrientzako ikastaroei ekiten zaie belako nabigazioaren oinarriak ezagutzeko sarrera teoriko batekin: aparailua, haizeak, belaren, aurtzaren eta lemaren maneiua. Ondoren, kanal balizatuetan oinarrizko maniobrak praktikatzen dira eta nor bere ontzian nabigatzera irteten da, segurtasuneko txalupa aldamenean doakiola. Horixe da bela arineko nabigazioan ikasteko ohiko sistema. Pare bat astean, egunean bi orduz jardun beharra dago oinarrizko nozioak ezagutzeko, baina hori ez da aski nabigatzaile izateko. Windsurfak baino eskakizun fisiko gutxiago dituen arren, itsas kontuak eta aparailuen maneiua ondo ezagutzea oso garrantzitsua da. Ikastaroaren prezioa 300 euroren azpitik dabil.
Nabigatzeko oinarrizko arauak:
Aipatutakoak bezain ezagun edo hedatuak ez diren arren, kitesurfaeta wakeboardageroz eta jende gehiago praktikatzen duenez, horietako arauak ezagutzea komenigarri izango da.
Kitesurf hori praktikatzeko haizea eta itsasoa baliatzen dira. Kirolaria ur gainetik ohol batean lerratzen da, kometa batek tiratzen duela. Eskarmentu eta tituluz jantziriko monitoreekin ikastaroa egitea ezinbestekoa da, ikastaroa ikaslearen arabera egokitu ahal izateko. Azken urteotan agertu diren muturreko kirol horietako bat da wakeboarda: aparailua atoian daraman ontziak eragiten dituen uhinei aurre egiten dien ohola gobernatu behar du kirolariak.
Bi kirol hauetako arau batzuk komunak dira:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa