Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Erabiltzaile eta fabrikatzaileek garrantzi handiagoa ematen diete babesa eta konforta ematen duten sistemei beste prestazio batzuei uko eginez
Azken urteotan ibilgailuen ongialdien berri eman dizkiguten publizitate kanpainei buruz gogoeta egingo bagenu, ikusiko genuke kirol auto eta ibilgailu azkarrak aurkezten zituztela duela urte batzuk eta gaur egun, berriz, segurtasuna eta erosotasunari ematen zaiela lehentasuna, balio nagusi gisa. Hizkuntza aldaketa horrek ondorengo hau uzten du agerian: erabiltzaile eta fabrikatzaileek garrantzi handiagoa ematen diete babesa eta konforta ematen duten sistemei, beste prestazio batzuei uko eginez. Prozesu hau ez da halabeharrez gertatu. Batetik, errepideetan hildakoen kopurua izugarria da (5.300 kaltedun inguru Espainian soilik Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren arabera) eta, bestetik, bide segurtasunari buruzko legeak gero eta zorrotzagoak dira, hori dela eta, populazioak azeleragailua gehiegi zapaltzeak trafiko istripuekin zuzenean erlazionatuta dagoen kontzientzia hartu du. Ondorioz, gero eta segurtasun sistema eraginkorragoak garatu dira.
Segurtasuna bi eremutan banatzen da:
Pasiboa: istripua izanez gero, bidaideak babestea du helburutzat. Eremu honen baitan daude segurtasun uhala, airbag edo aire poltsak, talka absortzio guneak, jarlekuak eta buru euskarriak, etengailu inertziala (talka kasuan erregaiaren ponparen korronte elikadura eteten du) eta suteen prebentziorako sistema.
Aktiboa: istripuak saihesteko balio du. Balazta, argi, trakzio kontrola, diferentzialaren egonkortasun eta blokeo elektronikoaren kontrola, ergonomiaz gain.
Ergonomiari segurtasun sistema izaera eman zaionean, autoak diseinatzeko orduan tratamendu bereizgarria eskaini zaio, azken finean, ergonomia gizakiek hobeto erabili ahal izan ditzaten makinen edo gauzen diseinurik egokiena baino ez da. Baina, ergonomiak zer ekarpen egiten dio ibilgailuaren segurtasunari? Jarlekuak ez daude dagoeneko estetikaren mende, eta beste ezer baino lehen, erosoak izan behar dute, bidaidearen segurtasuna areagotzen baita horrela; kontrol panelak argia izan behar du; maletategiak nasaia baina era berean betetzeko erraza izan behar du. Horrek guztiak hobeto gidatzea ahalbideratuko du, eta aurrerabide sofistikatuenak gama altuko modeloetan badaude ere, ibilgailurik xumeenetan ere gero eta lehenago ezartzen ari dira.
Autoa gidatzea nahiz eta oso maiz egin ohi den aktibitatea izan, bolantea daraman pertsonaren aldetik konpromisoa eskatzen du. Pertsona horrek, azken finean, makina bat erabiltzen du eta horren erantzule da, eta beste norbaitekin bidaiatzen badu, gainera, autoan doazen gainerako pertsonen erantzule ere bada. Horregatik, gidariaren erosotasunak nagusitu behar du. Erosotasun hori da, hain zuzen ere, ergonomiatzat edo ergonomia soluziotzat hartzen dena eta hiru mailatan bana daiteke. Lehenengoak pilotaje zuzenerako soluzioak ematen ditu, hala nola, oreka eserlekua, pedalak eta bolantea jartzeko orduan. Bigarren mailaren egitekoa gidatzeko tresnetara iristeko era azkarra eta kontrolatua ahalbideratzea da, argi etengailuetara, esate baterako, hala nola, ispiluak edo tenperatura egokitzeko unean. Eta hirugarren mailak beste funtzio batzuk betetzeko intuizioa eta erraztasuna ahalbideratzen ditu, gidatzeari ez dagozkion funtzioak baina, bai, bidaiari, esate baterako, maletategia ireki eta ixtea edo soinu ekipamendua erabiltzea. Maila batean edo bestean, hiru mailetako bakoitzak bere funtzioa betetzen badu, baldin eta bidaia ona egiteko konforta eta ongizatea bermatzen baditu.
Erabiltzaileak ere bolantean doan ergonomiaren agente aktiboa izan behar du. Bidaiari lekuari dagokionez ezer gutxi egin dezake, baina erabiltzailearen eskuetan dago, ordea, bere fisonomiara hobekien egokituko dena aukeratzea. Pertsona bakoitzak berezko pisua, gorpuzkera, altuera eta gidatzeko ohiturak baditu ere, ereduak garatzen dituzten ingeniariak eta diseinatzaileak datu antropometrikoen (gorputzaren neurriak) ikerketa esperimentaletan oinarritzen dira emaitzak orokortzeko, eta autoa serieko produktua bada ere, azken urteotan aukerak asko ugaritu dira.
Behar duzun denbora hartu eserlekua jartzeko. Autoak hiru ate baditu, normalean pilotu lagunaren atea erabili atzeko jarlekuan esertzeko, era horretan gidaria esertzen den bakoitzean bere jarlekua egokitu behar izatea ekidingo duzu.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa