Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Komunitateko konponketak ordaintzea jabeari dagokio

Etxebizitza bat erosi dut, baina lau hilabete barru arte ez dut eskriturarik egin behar, aurre-kontratuan hitzartu genuen bezala. Orain etxearen teilatua konpondu behar dutela jakin dut eta lanak lau hilabete baino lehen hasiko direla. Obrak balio duenaren herena hasieran ordaindu behar da eta nik salerosketa eskriturak sinatu aurretik gertatuko da hori. Gainerakoa obraren erdian eta lanak amaitzean ordainduko da eta orduan neu izango naiz jabea. Zein zati ordaindu behar dut?

Orokorrean esanda, ordaindu beharreko zatia behin betiko etxearen jabe bihurtzen zaren unearen arabera izango da, erosle eta saltzailearen artean beste zerbait adostu ez bada behintzat. Aurki egingo diren obra horiei buruzko ezer adostu ez baldin baduzue, eta Kode Zibilak dioenaren arabera, gauza erosi eta salduaren entrega dakarten kontratuen ondorioz eskuratu eta eskualdatzen da eta eskritura publikoa entregaren parekoa da. Bizilagun elkartearekiko obligazioak jabeari dagozkionez, eskritura sinatu aurretik bizilagunen elkartean ezohiko ordainketa bat egin behar baldin bada, jabeak ordaindu beharko du, une horretan saltzaileak. Finkatutako partaidetza-kuotaren arabera bizilagunen elkarteko gastuetan parte hartzeko betebeharra etxebizitzaren jabeari dagokio beti. Gainera, Jabetza Horizontalaren Legeak ezartzen du etxebizitza bat eskualdatzen denean, saltzaileak gastu orokorrak ordaintzen egunean dela aitortu beharko duela. Etxebizitza zorrekin eskualdatzeko aukera ere ematen du legeak, baldin eta zor den kopurua adierazi eta zorren egoerari buruzko egiaztagiria aurkezten bada. Egiaztagiri hori gabe ezin izango da eskritura publikorik sinatu, erosleak espreski zorrak bere gain hartzen ez baditu behintzat. Kasu honetan, kontuan izanda erosleak eskritura publiko bidez entregatu arte etxea ez duela erosten eta bizilagun elkartearekiko zorrak jabeari dagozkiola, eskritura publikoa sinatu aurretik ezohiko ordainketaren bat egin behar baldin bada, jabeak ordaindu beharko du: une honetan saltzaileak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du