Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Jantziak erosteak ez luke moda eta gustu kontu hutsa izan behar. Jantzia egiteko erabili den ehun motak erabakiko ditu bere kalitatea, iraupena eta zainketarako baldintzak
Horregatik, jantzi bat erostean gehiago erreparatu behar genuke ehunaren ezaugarrietan, ezusteko desatseginik ez izateko: urak larregi hartzen dituen oihalak, oso erraz zimurtzen direnak edo sekula ondo lixatzen ez direnak eta lehen garbituan kolorea galtzen duten zapiak. Gainera, ehun mota bakoitzak zainketarako baldintza bereziak eskatzen ditu eta ezaugarri horiek ezagutzea funtsezkoa izango da jantziak gehiago eta egoera onean iraun dezan.
Hari eta ehunak zuntzez osatzen dira. Bi talde nagusi dira: naturalak eta artifizialak. Lehen taldea egoera naturalean dauden zuntzek osatzen dute eta haria egin eta ehungintzarako erabiltzeko egokitzapen txiki bat besterik ez dute eskatzen. Bigarren taldea naturan ez dauden zuntzek osatzen dute, industrian sortuek.
Distiratsua, fina, leuna, laua eta kirriskatsua da; zetak ez du surik hartzen, elastikoa da, urari eutsi egiten dio, dezente zimurtzen da eta intsektuek ez diote eraso egiten. Animalia jatorriko zuntz naturaletan nagusi da zeta; antzina-antzinatik erabilia izateak eta gai hori sortzen duen zetarraren inguruan mendeetan zehar izan den misterio eta legendak eman dio pribilegio hori. Eskuz garbitu behar da, ur hotzez, igurtzi eta estutu gabe eta beraz, ez da komeni zetazko jantziak asko zikintzerik, garbitu arin batekin ongi gera daitezen. Zeta bizirik edukitzeko lixibarik gabe garbitu behar da eta kontu handiz lixatu. Lehorrean ere garbi daiteke edozein disolbatzaile erabiliz, baina kontuz.
Neolitikoaz geroztik erabili izan da gizakientzat era guztietako jantziak egiteko. Europa, Australia eta Amerikan artilea produzitzen duten ardi gehienak penintsulako merina ardiaren arrazakoak dira, XIV. mendearen hasieran arabiarrek penintsulara ekarri zutenaren ondorengoak. Artileak eutsi egiten dio urari eta horregatik, nekez lehortzen da; isolatzaile termiko ona da, larruazalaren inguruan gordetzen baitu gorputzak sortzen duen berotasuna, gozotasuna emanez. Artilez egindako jantziak bereziki estimatzen dituzte mendizaleek, hezetasuna erakarri baina gainazalean edukitzen baitute eta gorputza lehor eta fresko gordetzen da. Artilea ez du suak hartzen eta ez da urtzen, eta beraz, sutea gertatuz gero, ez da larruazalean itsasten. Elastikoa da, ez du forma galtzen eta gutxi zimurtzen da, errekuperatzeko gaitasun handia baitu. Azidoak jasaten ditu baina lixibak ez, urez nahastuak izan arren. Sitsak jo dezake, eguzkiarekin horitu egiten da eta ez du elektrizitate elastikorik biltzen. Beste ehunik ez da hainbeste denboran hain egoera onean gordetzen denik, purutasunak ere zerikusi handia duen arren. Ehunen %7 material honekin eginak dira. Artilea ur epeletan garbitu behar da, kontuz eta xaboi neutroa erabiliz, baina igurtzi eta bihurtu gabe. Ahal dela, artilezko jantziak horizontalean lehortu behar dira. Lehorrean garbi daiteke eta tenperatura baxuarekin eta zapi heze baten azpian lixatu, distirarik atera ez dakion. Hala adierazten duten jantziak bakarrik garbi daitezke makinan.
Ileek eta artileak konposaketa kimikoan ia ez dute alderik, baina egitura fisikoan ez da hala gertatzen. Artilea kizkurra izaten da eta ilea lisoa; animalian, artileak matazak edo zuntz-bolak egiten ditu eta ilea, berriz, aske erortzen da.
Ehungintzako zuntzen kontsumo osoaren %39 osatzen du. Izenaren jatorria arabiarra da, ia ziur Ekialde Hurbilean eta Nilo Bailaran sortu baitzen. Kotoiak ur kopuru handia hartzen du, freskoa da eta erabiltzeko erosoa. Erraz tindatzen da eta, beraz, tindaketa-prozesuan ez da deskarga-fenomenorik gertatzen. Ez du egonkortasunik formaren kontserbazioari dagokionez eta, beraz, tratamendu mekaniko edo kimikoen bitartez eman behar zaio forma. Zimurtu egiten da, horren aurkako tratamendu kimikoak ere badiren arren. Animali-zuntzak baino merkeagoa da. Erretzen denean, paper errearen usaina ateratzen du. Azidoak ez ditu ongi jasaten, baina lixiba bai. Kotoiak abantaila handiak ditu kontserbaziorako; garbiketarako oso iraunkorra da, igurtzi eta bihur daiteke eta erraz lixatzen da, baina lixatu aurretik ehuna hezea egotea gomendatzen da. Lehorrean ere garbi daiteke.
Gizakiak lehena erabili zuen zuntzetako bat izan zen, artilea bera baino lehenago. Gaur egun udako jantzi freskoak egiteko oso estimatua da lihoa. Harilkatzeko erabilitako teknikaren arabera, batista bezain ehun fina edo olana bezain lakarra egin daiteke. Ura zurgatzeko gaitasuna dela eta, oso ehun freskoa da. Zuntzaren gainazalak, oso lisoa denez, ehuna ukitu leunekoa izatea eragiten du. Koloratzaileekiko kidetasuna dela eta, lihozko ehuna oso egokia da estanpaziorako eta edozein bordaketa ere onartzen du. Kontserbazioko ezaugarriak kotoiaren berdin-berdinak dira.
Asbestoa aipatu behar, ehuna egiteko balio duten harizpi finetan agertzen den silizioa; ez da erretzen.
Industriaren nazioarteko arauek jantzi bakoitzari etiketa jartzea eskatzen dute eta bertan ehun mota eta osaera adieraztea eta tratamendu eta zainketarako oinarrizko jarraibideak ere jasotzea. Arau horien arabera jantziei jarri ohi zaizkien ikurrak jaso ditugu jarraian, eta sinbolo bakoitzaren esanahia. Zeinu horiek mundu guztiko fabrikatzaileek erabiltzen dituzte, jantziaren garbiketa, lixiba, lixatze, garbiketa lehor eta lehorketari buruzko argibideak emateko.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa