Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Engainuzko publizitatea odontologiako aseguru batean

Balearetako Odontologoen Elkargoak aseguru etxe baten kontrako salaketa jarri zuen odontologiako gehigarri batean engainuzko publizitatea egin eta hartzaileek oker ulertzea eragin zezakeelako. Elkargo horren iritziz "Osasun-laguntzarako Asegurua, Odontologiako Osagarria" ez zen aseguru-kontratu bat eta frankizia deitzen zirenak ere ez ziren frankizia, tratamenduen kopuru osoak baizik.

Balearetako Lurralde Auzitegiak, 1999ko ekainaren 7ko epai bidez, Odontologoen Elkargoari eman zion arrazoia, aseguru etxearen bezeroari edo publizitatearen hartzaileari ezkutatu egiten baitzitzaion eskainitako zerbitzua oso-osorik aseguratuak ordaindu beharrekoa zela, komisio eta guzti; laburbilduz, produktua aseguru-eragiketa gisa aurkeztu arren, ez zen inondik ere hori. Horrela, publizitatea engainuzkoa zelako legezkoa ez zela aitortu zuen epaitegiak eta aseguru etxeari iragarkia bertan behera uzteko eta hura argitaratu zuen modu berean epaiaren berri ematera zigortu zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du