Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Gauzak asko aldatu dira gaur egun ezagutzen dugun 1990ean telefonia mugikorra Espainiako merkatura iritsi zenetik.
Hamar urtean hazkunde handia izan da erabiltzaile kopuruan ere: 90.etako hamarkadaren hasierako operadore bakarraren, Telefonicako MoviLinen 54.700 abonatuetatatik, gaur egungo 7 milioi pasa erabiltzailera iritsi gara. Gaur egungo erritmoan jarraituz gero, 2000 urtean biztanlegoaren %24ak izango du telefono mugikorra. Baina ez da erabiltzaile kopurua bakarrik hazi. Telefono mugikorraren merkatura beste operadore bat iritsi berri da eta, horrenbestez, lau hornitzaile ditugu dagoeneko: MoviLine eta MoviStar (biak Telefónicarenak), Airtel eta Amena iritsi berria, Retevisión-ena (Euskal Autonomia Erkidegoan Euskaltelek kudeatzen du zerbitzua). Guztien artean, 30 kontratu mota edo aurre-ordainketako txartel desberdin (mugikorra erabili aurretik kopuru bat ordainduta) eskaintzen dizkiote kontsumitzaileari.
Hainbesteko aukera, publiko potentziala ahalik eta gehien segmentatzera jotzen duten marketing-estrategien adierazpen garbia ikusita, bezero mota bakoitzarentzat formula egokiena aukeratzea erraza dela pentsa liteke. Hala ere, prezio, kuota, ordutegi, prestazio eta zerbitzuen aniztasunak eta aparatuen berritze teknologiko etengabeak buruhauste handi bihurtzen du mobila aukeratzeko lana. Gainera, astero azaltzen dira merkatuan modalitate berriak, telefonia mugikorraren aniztasuna eta posibilitate zabalak areagotzen dituztenak. Erabiltzaileak, beraz, gogoeta egin beharra dauka bere mobilari emango dion erabilpenaz: deiak arrazoi pertsonalengatik edo profesionalengatik egingo dituen, deirik gehien goizez, arratsaldez edo gauez izango den; batez ere probintzia berera hots egingo duen; deirik ohikoenak telefono finkoetara ala mugikorretara izango diren... Eta, jakina, aukeratutako operadoreak telefono mugikorra erabili beharreko lekuan estaldurarik eskaintzen ote duen ala ez ere jakin beharko du bezeroak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa