Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI

CONSUMER EROSKIren kanalak

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

Bilatzailea


Revista CONSUMER EROSKI

Alea: 1999ko ekaina


Hizkuntza aldatu

Kokapen honetan zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Txostena 


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontsumorako maileguak eta Epekako Salmentak: Kontsumitzailea finantzatzea

Hona hemen kontsumo gizarte honen ezaugarririk argienetako bat: herritar asko gure ahalmenen gainetik bizi gar(el)a. Ordaintzeko behar den adina diru bildu aurretik gozatzen ditugu ondasunak (etxebizitza, autoa, hozkailua).

Horrela, hainbeste mailegurekin, familiaren diru-kontuak konprometitu egiten ditugu eta etorkizuneko edozein erabaki hilabeteroko kuoten ordainketari lotu, horrela eguneroko gastu-ahalmena oztopatuaz. Hori dela eta, zenbait etxetan arazo latz bihurtzen da edozein ezusteko, hilero-hilero hainbeste kuota ordaindu beharragatik, patrika ez baita ezer askotara iristen. Norbere erabakia da, jakina, baina bistakoa dirudi zentzuz jokatzea komeni dela maileguak eskatu edo ondasun nahiz zerbitzuak epeka erosteko finantziazioa eskatzerakoan. Izan ere, ezin dugu gure poltsikoa era zentzuzko batean ordain ditzakegun kopuruen gainetik estutu.

Merkatuak aukera ugari eskaintzen du gaur egun (mailegu pertsonalak, kreditu lerroak, kreditu txartelak...) ondasunak erosi edo zerbitzuen kontratazioa finantzatzeko, ordainketa atzeratzeko, hitz batean. Aukera zabal hori saltzaileak berak eskaintzen du sarritan, banku eta aurrezki kutxak ez baitira maileguak ematen dituzten bakarrak. Saltokiek, bidaia-agentziek auto-kontzesionarioek, zirujau plastikoek eta abarrek ere epe erosoetan ordaintzeko aukera eskaintzen digute. Ordainketaren finantziazio zuzena aplika dezakete, interesekin edo interesik gabe zatikatuz, edo bestela, finantza erakunde baten bidez gauza bera egin.

Dela saltzailearen zuzeneko finantziazioarekin, dela finantza erakunde baten bidez, erosketa hauetarako bi araudi daude: Kontsumorako Kredituen Legea (maileguaren edo epeen zenbatekoari dagokionez zenbait baldintza betetzen direnean) eta Ondasun Higigarrien Epekako Salmentaren Legea, zerbitzua ez denean. Gainera, eragiketa horietan jarduera profesionala burutzen bada bigarren horrek arautuko du.

Edozein kasutan, CONSUMER aldizkariaren zerbitzu juridikoen ustez, finantziazio horiek ez daude behar bezain argi araututa eta, beraz, oso komenigarria da edozein kontratu sinatu aurretik ondo irakurri eta beharrezko bada, lege-aholkularitza eskatzea. Ikus ditzagun zenbait kasu.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Inprimatu / Lagun bati bidali

Artikulu honetan

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak

Nabigatze-menuak

Web honen atalak


Beste zerbitzu batzuk


Orri honen balidazioak