Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek kontratua sinatu zuen etxe bat txandaka erabili ahal izateko, eta diru bat ere aurreratu zuen; horrez gain, falta zuen kopuruari aurre egiteko, mailegu bat ere hartu zuen, saltzaileek eskaini zioten bankuan, gainera. Bezeroa ez zen gustura geratu, eta kontratua etetea erabaki zuen, 42/1998 legeak ematen duen aukeraz baliatuta. Hori lortzeko, epaitegira joan behar izan zuen, eta eskatu zuen itzul ziezaiotela ordu arte ordaindu zuena eta baliorik gabe utz zitzatela sinatu zituen bi kontratuak. Madrilgo Probintzia Auzitegiak arrazoi eman zion, eta baliorik gabe utzi zituen bai kontratua eta bai mailegua. 42/1998 legearen 12. artikuluak zera dio -turismo esparruan txandaka erabiltzen diren ondasun higiezinen erabilera-eskubideen ingurukoa da lege hori-: 10 eguneko epea dago maileguak bertan behera uzteko, eta hiru hilabeteko epea eteteko. Auzitegiak jakinarazi zuen aurrez ados jarrita zeudela saltzailea eta mailegua emango zuen erakundea, bezeroak hara bidaltzeko mailegu eske, eta ez beste inora, eta hori fogatzeak ez diola eragin behar kontsumitzaileari, baizik eta finantza erakundeari. Salaketa jaso zuten bi enpresak kondenatu zituen gastuak ordaintzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa