Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gure gizartean elkarren eskutik etorri izan dira ospakizunak eta alkoholaren kontsumoa, ongi edo gaizki iruditu arren, eta ez dago hori aldatuko den itxura handirik.
Eguberrietan indartu egiten da alkoholdun edarien eta ospakizunaren arteko lotura: egun hauetan hain ohiko izaten diren familia eta lagunarteko bilkurak aukera paregabea dira normalean baino alkohol gehiago edateko. Abstemio ez direnek ere ez dute ezinbestean Eguberrietan laranja-zuku, alkoholik gabeko koktel, muztio edo urez topa egin beharrik, alkoholdun edariak ere osagarri bikaina baitira bazkari edo afari on batentzat, neurriz kontsumituz gero behintzat. Baina, edozein modutan ere, gogora ditzagun zenbait gomendio. Eta ez dezagun ahaztu larregi edanez gero alkoholak garraztu egingo diola jaia, edaten duenari eta inguruko guztiei.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa