Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


  • Kokapen honetan zaude: Hasiera > Praktikoena > Lege-aholkularitza  

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Tximinia gogaikarriak jartzeko Juntaren onarpena behar da

Lehen solairu batean bizi naiz, lokal komertzial batzuen gaineko terrazen gainean. Lokal horietako batean okindegia dago eta aipatu terrazan 75 zentimetro inguruko tximinia jarri dute. Tximinia horretatik kea ateratzen da ia egun osoan zehar eta ondorioz, goiko etxebizitzetan ezin dugu ia leihorik ireki ere egin. Hauxe da nire galdera: legezkoa al da tximinia bat horrela jartzea eta ia egun osoz kea dariola izatea? Neurriak hartzerik ba al dago?

Jabetza Horizontaleko Lege berriko 12 eta 17. artikuluen arabera, eraikinaren elementu komun batean eraikinaren konfigurazioa aldatu eta bizilagunei eragozpenak sortzen dizkien tximinia bat jarri ahal izateko, bizilagunen Batzarraren aho batezko erabakia behar da. Lokalaren jabearekin arazoa konpontzeko irtenbiderik aurkitzen ez baduzue, bide judizialetik neurriak hartzeko aukera dago, tximinia kentzea eskatuz. Horretarako, bizilagunen Ezohiko Batzarra deitu behar da eta gai zerrendan puntu hori sartu; ondoren, okindegiko jabeari tximinia ken dezala eskatu eta hala egingo ez balu bizilagun elkarteak bide judizialetik joko duela jakinarazi. Horretarako, Batzarrak ekintza legalak hasteko aginpidea eman beharko dio presidenteari. Gutun bat bidali beharko zaio komunitateko presidenteari gertaeren berri eman eta Ezohiko Batzarrerako deia egitea eskatuz. Kasu horretan, okindegiaren jabeak udal lizentziarik duen ala ez galdetzea ere komeni da. Informazio hori ahoz eskatzen da lehenik, eta interesik izanez gero, idatziz ere egin daiteke Udaleko Erregistro Nagusian.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du